Autobus-geltokietako irisgarritasuna hobetzeko autobus plataforma modularra.
Zergatik Vectorial® sistema?
Vectorial® sistemari esker, hiriko espazioa eraldatu eta irisgarritasuna hobetu dezakegu, modu bizkor, erraz eta itzulgarrian.
Bidegorrien eta autobus-geltokien arteko gatazka konpontzen du biak bat datozenean, espaloiak eraikitzeko edo daudenak handitzeko aukera ematen du, eta autobus-geltokietako irisgarritasuna hobetzen du ibilgailuak aparkatzeko eremu batean daudenean.
Vectorial® sistemaren konfigurazioak
Autobus Plataforma espaloiaren hedapen gisa.
Espaloia zabaltzen duen autobus plataformak autobus-geralekua aparkatzeko erreiarekin lerrokatzen du. Espaloia zabaltzen duten plataformek autobusak albo baterantz gehiegizko mugimenduak egin gabe geratzea ahalbidetzen dute.
Ikus ezazu Vectorial® sistema errealitate areagotuan eta sar ezazu zure proiektuan.
Bidegorri batekin integratutako autobus plataforma.
Ikus ezazu Vectorial® sistema errealitate areagotuan eta sar ezazu zure proiektuan.
Autobus Plataforma sarbide zubi eta bidegorri integratuekin.
Bidegorriko erabiltzaileak autobus-geralekuen atzetik ibiltzea ahalbidetzen du. Hauen eta autobusen arteko gatazkak gutxiagotzen ditu eta, aldi berean, autobus erabiltzaileentzat itxaroteko eremua sortzen du.
Ikus ezazu Vectorial® sistema errealitate areagotuan eta sar ezazu zure proiektuan.
Uharte moduko autobus plataforma.
Ikus ezazu Vectorial® sistema errealitate areagotuan eta sar ezazu zure proiektuan.
Deskarga ezazu zure proiekturako dokumentazio tekniko guztia.
Vectorial® sistemaren pertsonalizazioa
Vectorial® sistema osatzen duten moduluen kolorea eta azalera dagokion araudiari egokitzeko pertsonaliza daitezke. Halaber, Vectorial® sistemari esker, markesinak, mutiloiak, totemak, semaforoak, bankuak, barandak, eta bestelako hiri altzariak bateratzen dira.
Vectorial® sistemaren xehetasunak
Sistema modularra.
Vectorial® sistema beraien artean ahokatzen diren moduluz dago osatuta. Horri esker, askotariko konfigurazioak eraiki daitezke.
Erraz instalatzen da.
Vectorial® sistemaren izaera modularrak autobus plataforma erraz eta bizkor instalatzea eta desinstalatzea ahalbidetzen du. Propietate horrek produktuaren balio-bizitza luzatzen du eta plataforma bateko piezak beste plataforma bat eraikitzeko edo lehendik dagoen plataforma bat handitzeko erabil daitezke.
Gainazalak.
Vectorial® sistemaren espaloiaren pieza nagusia eta arrapalak irristagaitzak dira eta ohiko zoladuratik bereizteko alda daiteke, hiri bakoitzaren irisgarritasun baldintzak betetzeko.
GAINAZAL IRRISTAGAITZA.
OHARTARAZPEN GAINAZALA.
GAINAZAL DIREKZIONALA.
Zintarria.
Zintarria Vectorial® sistemaren osagai bat da, eta autobusaren pneumatikoek transmititutako alboko kargak arintzeko eta instalatutako piezen egonkortasuna eta aldaezintasuna bermatzeko dago diseinatuta. Zintarri bakoitzak zerrenda islatzaile bat du, egunez eta gauez ikusgai egiten duena.
Drainatze-sistema.
Euri-ura edo gehiegizko garbiketa-ura ez dira metatzen Vectorial® sistemako piezekin egindako plataformen gainazalean.
Arrapala eraisgarriak.
Espaloirako arrapalek euriko ura haien azpitik igarotzen uzten dute. Horien azpian pilatzen den zikinkeria kentzeko jaso daitezke, ura libreki isuri ahal izateko.
Arrapala galtzadara.
Sistema Vectorial®-aren galtzada arrapalak plataforma galtzadarekin lotzen du eta txirrndularien eta oinezkoen sarbidea ahalbidetzen du. Zabalera ugaritan konfiguratu daiteke, berezko drainatze-sistema du, eta malda irisgarritasun araudira egokitzen da.
Material birziklatuak eta birziklagarriak
Gure lan egiteko modua bete-betean dator bat ekonomia zirkularrarekin: material berriak erabili ordez baliabideen zikloan oinarritzen gara, haien berrerabileran, konponketan, birfabrikazioan eta aurretik dauden materialak eta produktuak balorizatzean oinarritutako ereduari jarraituz baliabideen erabilerari jarraipena emateko. Gure produktu guztiak material birziklatuekin eta birziklagarriekin egiten ditugu.
Vectorial® | Blend.
Vectorial® sistemaren piezak industria jatorriko eta kontsumo osteko hondakin plastikoen hainbat nahasterekin egiten dira, olana hondarretatik, mahuketatik, kable elektrikoen estalduretatik, arauz kanpoko partidetatik eta abarretatik datorren PVCarekin, gehienbat.
Ezagutu nola lagundu duen Vectorial® sistemak irisgarritasuna eta hirien mugikortasuna hobetzen.
Vectorial® sistemaren proiektu
aipagarriak.
Begira nola lagundu duen Vectorial® sistemak hirien
irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetzen.