Zebra Family ®
Trafiko fluxuak bereizteko bidegorri bereizleak.
Zergatik Zebra Family®?
Zebra® familiako produktuak hiritarren eta, bereziki, bidegorriko erabiltzaileen segurtasuna hobetzeko diseinatu dira. Kalea azkar aldatzeko aukera ematen dute, bidegorriak eginez, espaloiak handituz eta bidegurutzeetan galtzada estutuz.
Zebra® familiaren konfigurazioak
KONFIGURAZIOA ZEIHARREAN.
Zebra® familiaren bidegorri bereizleak zeiharrean konfiguratzeak errepideko trafikoaren eta bidegorriko erabiltzailearen arteko distantzia areagotzen du. Hesi handiagoa sortzen du motordun ibilgailuen aurrean.
Ikus ezazu Zebra® familiako bereizlea errealitate areagotuan eta sar ezazu zure proiektuan.
KONFIGURAZIOA PARALELOAN.
Ikus ezazu Zebra® familiako bereizlea errealitate areagotuan eta sar ezazu zure proiektuan.
OINEZKOENTZAKO EREMUA.
Ikus ezazu Zebra® familiako bereizlea errealitate areagotuan eta sar ezazu zure proiektuan.
GALTZADA ESTUTZEA.
Ikus ezazu Zebra® familiako jardinera errealitatea areagotuan eta sar ezazu zure proiektuan.
Deskarga ezazu zure proiekturako dokumentazio tekniko guztia.
Zebra® familiaren xehetasunak
Elipsoide forma.
Zebra® familiako bereizleek elipsoide forma dute, eta ez dute ertz bizirik.
Testura irristagaitza.
Zebra® familiako bidegorri bereizlearen gainazalaren zimurtasunak irristagaitza bihurtzen du.
Ikusgaitasuna.
Zebra® familiako bereizleak eta jardinera erraz ikusten dira egunez eta gauez zerrenda islatzaileei esker.
Neurriak.
Zebra® familiako bereizlea hainbat neurritan dago eskuragarri. Horrek, kalearen eta zirkulazioaren ezaugarrietara egokigarritasun handiagoa eskaintzen du.
Inpaktuekiko erresistentzia.
Zebra® familiako bidegorri bereizlearen egitura-diseinuak edozein angelutatik jasandako inpaktuekiko erresistentzia handia sortzen du. Ainguraketen ahokalekuak ardatz luzean lerrokatu gabe daude, zoladurarekiko lotura optimizatzeko.
Zebra® familiaren pertsonalizazioa
Bereizleen eta Zebra® familiako jardineren marren kolorea pertsonaliza daitezke hiri bakoitzaren betekizunak betetzeko.
Mantentze-lan gutxi.
Zebra® jardinerak ur-tanga bat du, haren mantentze-lana txikia izan dadin.
Substratua:
30 litro.
Gordailua:
7 litro ur.
1
Legarra
15/30mm
2
Geozuntzak
3
Ainguratzeko zuloak
Jardinerak lurrean ainguratzeko lau zulo ditu .
4
Gainezkabidea
Material birziklatuak eta birziklagarriak
Gure lan egiteko modua bete-betean dator bat ekonomia zirkularrarekin: material berriak erabili ordez baliabideen zikloan oinarritzen gara, haien berrerabileran, konponketan, birfabrikazioan eta aurretik dauden materialak eta produktuak balorizatzean oinarritutako ereduari jarraituz baliabideen erabilerari jarraipena emateko. Gure produktu guztiak material birziklatuekin eta birziklagarriekin egiten ditugu.
Zebra® | Blend.
Industriako eta kontsumo ondoko hondakin plastikoen hainbat nahasterekin egiten dira, olana hondarretatik, mahuketatik, kable elektrikoen estalduretatik, arauz kanpoko partidetatik eta abarretatik datorren PVCarekin, gehienbat.