Iturria: Filipa Brito / CM Porto

Vectorial® sistemak Portoko Udaleko (Portugal) mugikortasun-erronkei irtenbidea ematen die.

PROIEKTUAREN IZENA:  Autobus-geltokietako irisgarritasuna hobetzea
HIRIA: Porto – Portugal
KOKAPENA: São Roque da Lameira kalea
INAUGURAZIO-EGUNA:  2019ko urtarrila

 

Autobus-geltokia kalearen eta espaloiaren arteko interfazean dago, eta lotura estrategiko bat osatzen du. Bertan, beharrezkoa da irisgarritasuna bermatzea, autobusa espaloiaren zintarrira inolako oztoporik gabe hurbildu dadin. Autobusak espaloiaren zintarrira hurbiltzeko maniobra egiteko leku nahikoa ez duenean, autobuseko erabiltzaileek irisgarritasun-arazoak izaten dituzten eta pertsona bakoitzak autobusera igotzeko behar duen denbora luzatu egiten da.

Arazo hau konpontzeko egon den modu klasikoa espaloia luzatzea izan da, galtzadaren erdialdera zabalduz. Azken urteetan gauzatu den konponbide berriena aldiz, plataforma semi-iraunkorrak ezartzea izan da, galtzadaren erabilera oztopatu gabe emaitza bera lortzen baita.

ZICLAren esperientziak zera erakusten du: Bus Plataforma ezarri den lekuetan, garraioak linea ustiatzeko erabiltzen duen batezbesteko denbora murriztu da; espaloiko jendearen zirkulazioa arindu da, izan ere, autobuseko erabiltzaileek Plataforman itxaroten dute eta ez dute espaloiko oinezkorik eragozten. Ondorioz, hirian autobus-zerbitzu azkarragoa, seguruagoa eta irisgarriagoa eskaintzen da.

Proiektuaren beharra eta helburuak.

Proiektua justifikatu zuten oinarrizko beharretako bat hiriko garraio publikoaren eraginkortasuna, erosotasuna eta segurtasuna hobetzeko beharra izan zen, betiere autobus-geltokietan lan eginez.

Proposatutako irtenbidea.

ZICLA Autobus-geltokietako irisgarritasuna hobetzea Vectorial® sistemak Portoko Udaleko (Portugal) mugikortasun-erronkei irtenbidea ematen die. 1Proposatu zen jarduera ZICLAren Vectorial® sistemako plataforma bat eraikitzea izan zen. Irtenbide bizkorra, merkea eta erraza izan zen eta, produktu honen modulatzeko eta moldatzeko gaitasunak jarduera asko erraztu zuen.

Adibide honekin argi ikusten da hirietan modulatzeko eta moldatzeko gaitasuna duten produktuak ezartzearen garrantzia, zeintzuek erraz eta merke jarri eta ken daitezkeen.

 

Lortutako emaitzak.

Portoko Udal Ganberaren arabera, esku-hartze honen bidez, autobuseko erabiltzaile guztien segurtasuna eta erosotasuna bermatu da erasandako geltokian, eta bi faktore hauei esker, erabiltzaile kopuruak gora egin du 2019 urtean. Honakoak dira datuak:

  • Aurtengo urtarrilean 2018ko urtarrilean baino % 2,8 baimen gehiago balioztatu ziren.
  • Otsailean, % 21,6 gehiago.
  • Martxoan, % 23,1 gehiago.

Hiri batek garapen jasangarria izan dezan, ezinbestekoa da garraio publikoaren sistema eraginkor, eroso eta seguru bat izatea.