New Yorkek 7. Etorbidea arindu du eta ZICLAren Vectorial® sistemako plataformak ezarri ditu.

PROIEKTUAREN IZENA: 7. Etorbideko espaloiko jendearen zirkulazioa arintzea
HIRIA: Manhattan – New York
KOKAPENA: 7. Etorbidea
INAUGURAZIO-EGUNA: 2018ko urria

 

Munduko hiri asko hiritarrei espazio publikoa itzultzeko lan egiten ari dira, eta espaloiak zabaltzea horretarako modu bat da. Baina askotan, espaloiak zabaltzeko proiektuak direla eta autobus-geltokien kokapena aldatu behar izaten da. Honek erronka bat sortzen du garraio publikoan irisgarritasun-baldintzei eusterakoan.

Proiektuaren beharra eta helburuak.

Duela gutxi, New Yorkeko Garraio Sailak (NYDOT) oinezkoentzako espazioa zabaltzea bultzatu zuen Manhattango 7. Etorbideko espaloietan, 42. Kalearen eta Pennsylvania Geltokiaren artean, Vision Zero proiektuaren esparruan.

  1. Kalearen eta Pennsylvania Geltokiaren arteko bidea oinezkoentzako hiriko zirkulazio ardatz garrantzitsu bat da. Puntako orduetan zehar, orduro, kale honetako espaloiak 14.000 pertsonak baino gehiagok erabiltzen dituztela zenbatesten da. Une batzuetako jende pilaketa horren handia zen, ezen oinezkoek galtzada hartu behar izaten zuten, istripu larriak gertatzeko arriskua hartuz.

Arazo larri hau konpontzeko, New Yorkeko Garraio Sailak 7. Etorbideko trafiko-errei bat kendu eta hormigoizko babes-hesiak ezartzea erabaki zuen, oinezkoentzako bakarrik den espazioa handitzeko asmoarekin. Konfigurazio honen ondorioz, garraio publikoko erabiltzaileak galtzadatik sartu behar izan ziren autobusetara, hau da, irisgarritasun baldintza eskasetan.

Proposatutako irtenbidea.

ZICLA ZICLAren Vectorial® sistemako New Yorkek 7. Etorbidea arindu du eta ZICLAren Vectorial® sistemako plataformak ezarri ditu. 1Proposatu zen irtenbidea aurrez aipatu den tarteko bi autobus-geltokietan ZICLAren Vectorial® sistemako plataformak ezartzea izan zen.

7. Etorbidearen eta 42. Kalearen elkargunean ezarritako plataformak 37 metro luze eta 3 metro zabal neurtzen du.

Etorbidearen eta 37. Kalearen elkargunean ezarritako plataformak 3 metroko zabalera bera du, baina luzeagoa da, 51 metro neurtzen baitu.