ZICLA plataforma Vectorial 1

Kaleetako irisgarritasuna hobetzeko sistema modularra.

ZICLA plataforma Vectorial 2

Zergatik Vectorial® sistema?

Vectorial® sistemari esker, hiriko espazioa eraldatu eta irisgarritasuna hobetu dezakegu, modu bizkor, erraz eta itzulgarrian.

Bidegorrien eta autobus-geltokien arteko gatazka konpontzen du biak bat datozenean, espaloiak eraikitzeko edo daudenak handitzeko aukera ematen du, eta autobus-geltokietako irisgarritasuna hobetzen du ibilgailuak aparkatzeko eremu batean daudenean.

Vectorial® sistemaren konfigurazioak

Plataforma espaloiaren hedapen gisa.

Espaloia zabaltzen duen plataformak autobus-geralekua aparkatzeko erreiarekin lerrokatzen du. Espaloia zabaltzen duten plataformek autobusak albo baterantz gehiegizko mugimenduak egin gabe geratzea ahalbidetzen dute.

Configuraciones sistema Vectorial®, plataforma modular como extensión de acera – ZICLA | Products

Ikus ezazu Vectorial® sistema errealitate areagotuan eta sar ezazu zure proiektuan.

Bidegorri batekin integratutako plataforma.

Bidegorria barne hartzen duten plataformek bidegorrien erabiltzaileei geralekuan autobusik ez dagoenean bidaiariak igotzeko eremua segurtasunez zeharkatzea ahalbidetzen dute. Halere, autobuseko erabiltzaileek jarraituko dute izaten lehentasuna.

Configuraciones sistema Vectorial®, plataforma modular con carril bici integrado – ZICLA | Products

Ikus ezazu Vectorial® sistema errealitate areagotuan eta sar ezazu zure proiektuan.

Plataforma sarbide zubi eta bidegorri integratuekin.

Bidegorriko erabiltzaileak autobus-geralekuen atzetik ibiltzea ahalbidetzen du. Hauen eta autobusen arteko gatazkak gutxiagotzen ditu eta, aldi berean, autobus erabiltzaileentzat itxaroteko eremua sortzen du.

Configuraciones sistema Vectorial®, plataforma modular con puente de acceso y carril bici integrado – ZICLA | Products

Ikus ezazu Vectorial® sistema errealitate areagotuan eta sar ezazu zure proiektuan.

Uharte moduko plataforma.

Autobusen zerbitzua optimizatzen laguntzen du eta geltokiko irisgarritasuna hobetzen du. Konfigurazio honek autobusen eta bidegorrien erabiltzaileen arteko gatazkak deuseztatzen laguntzen du. Autobus-geltokiaren espazioa espaloira lotuta ez dagoenean gomendatutako konfigurazioa da.

Configuraciones sistema Vectorial®, plataforma modular con configuración de isla – ZICLA | Products

Ikus ezazu Vectorial® sistema errealitate areagotuan eta sar ezazu zure proiektuan.

Deskarga ezazu zure proiekturako dokumentazio tekniko guztia.

Vectorial® sistemaren pertsonalizazioa

Vectorial® sistema osatzen duten moduluen kolorea eta azalera dagokion araudiari egokitzeko pertsonaliza daitezke. Halaber, Vectorial® sistemari esker, markesinak, mutiloiak, totemak, semaforoak, bankuak, barandak, eta bestelako hiri altzariak bateratzen dira.

Vectorial® sistemaren xehetasunak

Sistema modularra.

Vectorial® sistema beraien artean ahokatzen diren moduluz dago osatuta. Horri esker, askotariko konfigurazioak eraiki daitezke.

ZICLA plataforma Vectorial 18

Erraz instalatzen da.

Vectorial® sistemaren izaera modularrak hura erraz eta bizkor instalatzea eta desinstalatzea ahalbidetzen du. Propietate horrek produktuaren balio-bizitza luzatzen du eta plataforma bateko piezak beste plataforma bat eraikitzeko edo lehendik dagoen plataforma bat handitzeko erabil daitezke.

Gainazalak.

Vectorial® sistemaren espaloiaren pieza nagusia eta arrapalak irristagaitzak dira eta ohiko zoladuratik bereizteko alda daiteke, hiri bakoitzaren irisgarritasun baldintzak betetzeko.

GAINAZAL IRRISTAGAITZA.

ZICLA plataforma Vectorial 20

OHARTARAZPEN GAINAZALA.

ZICLA plataforma Vectorial 21

GAINAZAL DIREKZIONALA.

ZICLA plataforma Vectorial 22

Zintarria.

Zintarria Vectorial® sistemaren osagai bat da, eta autobusaren pneumatikoek transmititutako alboko kargak arintzeko eta instalatutako piezen egonkortasuna eta aldaezintasuna bermatzeko dago diseinatuta. Zintarri bakoitzak zerrenda islatzaile bat du, egunez eta gauez ikusgai egiten duena.

ZICLA plataforma Vectorial 23

Drainatze-sistema.

Euri-ura edo gehiegizko garbiketa-ura ez dira metatzen Vectorial® sistemako piezekin egindako plataformen gainazalean.

Sistema de drenaje de los módulos del sistema Vectorial® – ZICLA | Products
Sistema de drenaje de los módulos del sistema Vectorial® – ZICLA | Products
Sistema de drenaje de los módulos del sistema Vectorial® – ZICLA | Products

Arrapala eraisgarriak.

Espaloirako arrapalek euriko ura haien azpitik igarotzen uzten dute. Horien azpian pilatzen den zikinkeria kentzeko jaso daitezke, ura libreki isuri ahal izateko.

Módulo de rampa individual a acera del sistema Vectorial® – ZICLA | Products

Material birziklatuak eta birziklagarriak

Gure lan egiteko modua bete-betean dator bat ekonomia zirkularrarekin: material berriak erabili ordez baliabideen zikloan oinarritzen gara, haien berrerabileran, konponketan, birfabrikazioan eta aurretik dauden materialak eta produktuak balorizatzean oinarritutako ereduari jarraituz baliabideen erabilerari jarraipena emateko. Gure produktu guztiak material birziklatuekin eta birziklagarriekin egiten ditugu.

Vectorial® | Blend.

Vectorial® sistemaren piezak industria jatorriko eta kontsumo osteko hondakin plastikoen hainbat nahasterekin egiten dira, olana hondarretatik, mahuketatik, kable elektrikoen estalduretatik, arauz kanpoko partidetatik eta abarretatik datorren PVCarekin, gehienbat.

% 100 birziklatutako materiala birrindutako T klasikoarekin

KARBONO AZTARNA PIEZAKO.

Ezagutu nola lagundu duen Vectorial® sistemak irisgarritasuna eta hirien mugikortasuna hobetzen.

Vectorial® sistemaren bideo aipagarriak

Eskatu aurrekontua