Bloga

Europako Mugikortasun Astea eta Bizikleta bidezko Paseo Herrikoia Bilbon.

15 Ira, 2017 | HIRIA | 0 comments

Irailaren 16tik 22ra Europako Mugikortasun Astea ospatuko da, “Mugikortasun garbia, elkarbanatua eta adimentsua” lelopean. Bilbon, Mugikortasun Astearen baitan egiten diren ekintzen artean, Bizikleta bidezko Paseo Herrikoia-ren edizio berri bat ospatuko da aurten ere, Bilboko Udaletxeko Mugikortasun eta Jasangarritasun sailak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Garraio, Mugikortasun eta Kohesio sailak bultzatuta.

Bilboko Bizikleta bidezko Paseo Herrikoia.

bizikleta bidezko paseo herrikoiaBizikleta bidezko Paseo Herrikoia irailaren 17an, igandea, egingo da, irteera goizeko 11:00etan programatua dagoelarik Peña-ren parketik. Luzera 10,7 Km-koa izango da ibilbide guztiz lau batean zehar eta Udaltzaingoa eta Gurutze Gorriaren laguntza egongo da uneoro. Familia zein koadrilarekin egiteko plan ederra.

Gainera, izen-ematearekin batera (10:00tatik aurrera eta doakoa), parte-hartzaile guztiek kamiseta bat jasoko dute eta bizikleta eta mailoten zozketan parte hartuko dute.

ZICLA eta mugikortasun jasangarria.

Etorkizuneko hirietako mugikortasuna hainbat teknologien konbinazioa eskatuko du, betiere segurtasuna, pertsonen ongizatea eta garraiobideen optimizazioa bermatu behar direlarik.

Aspalditik, ZICLA-ren  Zebra® bereizgailuek, plastiko birziklatuz eginak %100ean, Bilbo eta Bizkaiko hainbat bidegorri babesten dituzte, horrela erabiltzaileak babestuz eta mugikortasun eredu jasangarriago bat sustatuz.

Etorkizuneko hiriek mugikortasun jasangarria erraztearen aldeko apustua egiten ari dira, bizikletaren erabilera sustatuz, kotxe pribatuen erabilera galaraziz, zein komunikazio bideak eta parking adimentsuak erabiliz, auto-ilarak ekiditeko, kutsadura maila murrizteko eta biztanleen bizi kalitatea hobetzeko.

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

DATUEN BABESERAKO ZICLA-REN INFORMAZIOA
Helburuak: Webguneko blogean zure iruzkinak argitaratzea Eskubideak: Edozein unetan utz dezakezu indarrik gabe emandako baimena, baita datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eta gainerako eskubideak baliatu ere, info@zicla.com helbide elektronikora idatzita. Informazio osagarria: Pribatutasun-politikaren estekan aurkituko duzu informazio gehiago.