Hirigintza humanistaren aita, Jan Gehl-en hitzetan “jendarteak hiriak eskaintzen dion jarrera barneratzen amaitzen du. Zenbat eta kale zabalagoak, trafiko gehiago lortzen da. Eraikin ospetsuek turismo masiboa erakartzen dute. Ganorazko espazio publiko irekiek bizilagunen arteko interakzioa bultzatzen dute. Oinez ibiltzeko bideak eta bizikletentzako bidegorriak irekitzen dituzten hiriek jendarte osasuntsuago bat izaten amaitzen dute”. “Bizikleta erabiltzea erakargarria den hiri bat eraikitzen badugu, jendeak bizikleta erabiliko du. Garraio publikoak ondo funtzionatzen badu, jendeak erabiliko du. Garraiobide hauek kotxe pribatuarekiko aukera hobeagoa bilakatzea da helburua.”
Gehl-en arabera, “historikoki espazioan oinarritutako hiriak eraiki ditugu beti, jendeak espazio hori nola beteko duen pentsatuz”.
Kotxe pribatua eguneroko garraiobide moduan erabiltzen hasi zenean kaleak garraiobide honi egokitzeko eraikitzen hasi ziren. Orduan ez zegoen kotxearen erabilera masiboak ekar zitezkeen ondorioen kontzientzia, baina orain ezinbestekoa da gure hirietan kotxe gutxiago egotea.
Izatez, gaur egun badakigu gure ibilgailu pribatuarekin egunero mugitzea ez dela jasangarria eta ohitura hau aldatzeko beharra daukagu.
Kotxe gutxiago: nola lortu.
Hiriak, jendea orain arte garraiobide alternatiboak izan direnetan (autobusa, metroa, tranbia, Bizikleta, etab) mugitu ahal izateko prestatzen hasi beharko lirateke. Gehl-ek dioen moduan, Bizikleta erabiltzera gonbidatzen duten hiriak eraikitzen badira, jendeak erabiliko ditu. Izan ere, “trafikoa ura bezalakoa dela frogatu da, ahal duen bidetik doa eta inora joan ezin duenean gelditu egiten da”. Horregatik, kotxe pribatuari oztopoak jartzen badizkiogu, honen trafikoa geldituko da eta biztanleak mugikortasun aukerak bilatzen hasiko dira hiran zehar mugitzeko.
ZICLA eta hiriak.
2050 urtean jendartearen %70a hirietan biziko da, horregatik ZICLA-n uste dugu beharrezkoa dela hiriak guztiok modu adeitsu eta jasangarrian elkar-bizitzeko moduko baliabide eta baldintzekin hornitzea. ZICLA-n hiri efizienteak, jasangarriak eta adeitsuak sortzeko laguntzen dugu material birziklatuak erabiliz gainera; 2005etik hondakinak industriarentzako material berrietan bilakatzeko lan egiten dugu hauekin hiri altzari eta trafiko elementu berriak egiteko. Hiriak pertsonentzako leku irisgarri, seguru eta erosoagoetan bilakatzeko lan egiten dugu.
0 Comments