Ameriketako hiri batzuetan, hala nola Rosario (Argentina), Bogota (Kolonbia), Santiago (Txile), Quito (Ekuador), Guadalajara (Mexiko), Lima (Peru), Caracas (Venezuela) etab. Olgetarako bidegorriak bultzatzen ari dira orain dela urte batzuetatik hona. Hauek astean behin (igandeetan edota jaiegunetan) eta ordu batzuetan zehar, motordun ibilgailuengandik libratzen diren kaleak dira, horrela kotxerik gabeko espazio ireki eta seguru bat sortuz oinezkoentzat edo txirrindularientzat.
Olgetarako bidegorrien helburu nagusia hiriko bizitza berreskuratzea da, aisialdirako espazioak sortuz; non jolastea, kirola egitea edota kultura eta hezkuntza ekintzak garatzea posiblea den, bizikidetza eta bizi-estilo jasangarri eta osasuntsuak sustatuz.
Bidegorri alternatibo hauek biztanleriarentzako espazio atseginak sortzeaz gain, hiri-gobernuentzako programa eraginkorrak eta koste gutxikoak dira, aldi berean osasuna, garapen ekonomiko lokala eta kohesio soziala sustatzen duten bitartean.
Olgetarako bideak sustatu eta antolatzen dituzten erakundeak Ameriketako Olgetarako Bidegorrien Sarearen baitan daude (CRA Sarea).
ZICLA eta txirrindularientzako bideak.
ZICLA-n motordun ibilgailuengandik bereiztutako bidegorriak bultzatzen ditugu Zebra® eta Zipper® bereizgailuak erabiliz, txirrindularien eta gainontzeko erabiltzaileen segurtasuna bermatzen dutelako. Bidegorri hauek, olgetarako bideak ez bezala, azpiegitura finkoak dira baina biek biztanleriaren eta gobernuen kontzientziazioa bultzatzen dute geroz eta jasangarriagoa den mugikortasun ereduak ezartzeko.
0 Comments