Bloga.

  • diagnostic d’accessibilité

Bartzelonan, irisgarritasunaren diagnosia aniztasun funtzionala duten biztanleen ardurapean jarri da.

  • Bartzelonarren %8,13ak (132.133 biztanle) desgaitasunen bat dauka.
  • Hauetatik %54 emakumeak dira eta %46 gizonezkoak.
  • %51,3 65 urtetik gorako pertsonak dira.
  • Bi sexuetan ezgaitasun fisiko motorra gailentzen da, emakumeen kasuan bigarren postuan ezgaitasun mentala dago eta gizonezkoen kasuan ezgaitasun fisiko ez motorra.
  • Horietaz gain, bestelako ezgaitasunak badira, hala nola ikusmeneko ezgaitasuna, intelektuala eta entzunezkoa, bi sexuetan agerpen urriagoa dutenak.

 

Datu hauek direla eta, Bartzelonako hiria mugikortasuna hobetzeko lanean jarri da eta horretarako Irisgarritasun Unibertsalaren 2018-2026 Plana diseinatu da, hiria berdinasunean bizi ahal izateko.

Egungo irisgarritasunaren diagnosia.

Jada 47 antzoki, 61 museo, bartzelonako Hezkuntza Partzuergoan izena emanda duten 404 zentro publiko, garraio publikoetan 2.542 geltoki etab. Aztertu dira. Lan honen ostean ondorioa hurrengoa da: irisgarritasun fisikoaren maila altua da ekipamendu gehienetan baina komunikaziozko irisgarritasunaren esparruan oraindik lan handia dago egiteko.

Udaletxeak haratago joan nahi izan du eta horretarako anzitasun funtzionala duten 38 pertsona kontratatu ditu diagnosia amaitzeko. Helburua da pertsona hauek gizarte zerbitzuen 40 zentro, 122 gizarte-zentro bereiztu, lehen mailako arretarako 50 zentro, unibertsitateak, 40 azoka, 51 gizarte-etxe, 85 kirol-gune, eta beste leku batzuen diagnosia egiten lagundu dezatela.

Azken finean, hauek dira irisgarritasunaren diagnosia era objetibo eta errealista batean egin dezaketen pertsonak.

Gainera, kontratazio honen bidez, Desgaitasunak dituzten Pertsonen Udal Instituaren plantillaren %44a aniztasun funtzionala duten pertsonengatik osatuta geratu da.

ZICLA irisgarritasun unibertsalarekin konprometituta.

Hiritarrak garraiobideetara modu eroso eta seguruan iristea, lortu nahi den irisgarritasun unibertsalaren puntu klabea da. Horregatik, autobus geltokietan irisgarritasuna  hobetzen duten plataformak helburu hori lortzen laguntzen dute, eta horien adibide da Zicla-k garatu eta diseinatutako Vectorial® sistema.

Plataforma hauen abantaila, bide publikoko irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzeaz gain, material birziklatu eta birziklagarriekin fabrikatuta daudela da.

8 Ots, 2018 I Kategoriak: GAUR I No Comentarios

Iruzkin bat utz ezazu.

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Bartzelona.