Ekonomia Zirkularrari buruzko Nazioarteko II. Topaketa Donostian.
-20 Urt, 2020
Zer dakigu irisgarritasun unibertsalari buruz? Irisgarritasun unibertsala, gurpil-aulki autobusera igo ahal izatea edo pertsona itsu batek zebrabide bat semaforoaren soinuek legunduta igaro ahal izatea baino askoz gehiago da.
Bartzelona hiri %100 irisgarri batean bihurtzeko lanean ari da.
Momentuz, hiria Irisgarritasun Unibertsalaren Plana 2018-2026 errealitate bihurtzeko prozesuaren hasieran dago, plan honek 847.000 euroko aurrekontua duelarik. orain diagnosi fasea lantzen ari da, hiriaren egoera zein den jakiteko datuak lortzeko eta honi esker aurrerapausoak norantz eman behar diren jakiteko.
Bildutako datu hauek hiriaren espazio eta eremu ezberdinekin dute lotura, hala nola garraio publikoaren geltokiak, liburutegiak, kirol-guneak, azokak, ikastetxeak, osasun zentroak, gizarte-etxeak, etab.
Geltoki Plana 2017an okupazio planen artean egin zen lehena izan zen Barcelona Activa-ren laguntzarekin. Plan hau garraio publikoaren geltokietan datuak balio izan du eta horrela, geltokiek betetzen dituzten baldintzak begiratu ahal izan dira, baita hobekuntza proposamenak egin ere.
Biztanleek garraio publikora modu eroso eta seguruan heldu ahal izatea irisgarritasun unibertsalaren nahitaezko puntua da. Horregatik, autobus geltokietan irisgarritasuna hobetzeko plataformak ezartzea helburu hori betetzen laguntzen du. Horren adibide da ZICLA-k diseinatu eta fabrikatzen duen Vectorial® sistema.
Plataforma hauen abantaila, irisgarritasuna eta bide publikoaren segurtasuna hobetzeaz gain, material birziklatu eta birziklagarriekin eginda daudela da.