Bidegorria espaloiaren gainean dagoenean txirrindulari zein oinezkoen segurtasuna hobetzeko sortutako hiri-altzaria da Zicla-ren loreontzia edo jardinera. %100-ean plastiko birziklatuz egina, jardinerak oso mantentze baxua eskatzen du bere ur-biltegiari eta egurats zabalarekiko erresistentzia handiari esker.
Design for All Fundazioa eta denontzako diseinua edo Diseinu unibertsala.
Design for All Fundazioak enpresa, erakunde, administrazio eta profesionalek, Denontzako diseinuak-Diseinu Unibertsalak lortzeko egiten dituzten esfortzuak aintzatesten ditu, pertsona guztien bizi kalitatea hobetzen laguntzeko diseinuak direlarik.
Praktika Onak hautatzeko irizpideak.
Praktika Onak behar eta arazo batzuen identifikazioaren fruituak dira eta erabiltzaile zein bezeroen behar eta itxaropenak betetzen dituzte. Horregatik, Design for All Foundation-ek bikaintasun irizpideak betetzen dituzten Praktika On guztiak hartzen ditu aintzat, izan ere, bere sariak ez ditu lehiaketa moduan ulertzen. Hala ere, nazioarteko epaimahai batek 5 “Praktikarik Hoberenak” aukeratzen ditu urtero Design for All Foundation Nazioarteko Saria emateko. Azken hau, bere diseinuagatik inpaktua sortu duten eta etorkizuneko Denontzako Diseinua edo Diseinu Unibertsala hobetzeko bidea markatzen duten praktika onei ematen zaie.
0 Comments