Gobernu Zentrala eta autonomia erkidegoak akordio batera heldu dira Hondakinen Koordinaziorako Komisioaren baitan, Espainia osoan Hondakinen Isurketa eta Errausketaren inguruko Zerga homogeneo bat ezartzeko.
Hondakinen Isurketa eta Errausketaren inguruko Zerga.
Akordio honi esker, Europar Komisioak modu ireki batean kritikatutako egoera bati amaiera eman ahal izango zaio, izan ere gaur egun, zenbait autonomi erkidegok ez dute hondakinen isurketa edota errausketa zigortzeko tresnarik eta dutenek, modu oso heterogeneoan egiten dute, helburu komunik jarraitu gabe. Hondakinen inguruko Ideia Laborategiak burututako analisiaren arabera, isurketa-errausketari zergak ezartzen zaizkion autonomi erkidegoetan (Madril, Kantabria, Errioxa, Valentziar Komunitatea, Extremadura, Gaztela eta Lehoi eta Katalunia) zigortutako hondakinak ezerbedinak dira:
- Industriak: produktuak fabrikatzeko prozesuetatik eratorriak.
- EEH: Eraiketa eta Eraispen Hondakinak.
- HHS: Hiriko Hondakin Solidoak edo munizipalak.
Zerga-kopuruak ere aldakorrak dira komunitate batetik bestera, 12-30€/tona hiri-hondakinentzako, 2-35€/tona hondakin industrialentzako eta 0,5-4€/tona EHH-entzako.
Horregatik, zerga homogeneno berri honek ezberdintasun hauek leuntzea bilatuko du eta printzipioz igoera joerarekin egingo da, hau da, zerga altuenak dituen erkidegora egokituko dira, gai honetan zerga igoera bat suposatuko duena baita diru-bilketa handiago bat ere bai. Eredua Kataluniako zerga da zein, gainera, errausketa zergapetzen duen erkidego bakarra den.
Akordioak “ordaintzen duenak ordaintzen du” printzipioa balioztatzea du azken helburutzat eta ez du jarraituko estatu mailako zerga bat ezartzearen inguruko Europar aholkua. Aldiz, akordioak egungo konpetentzia markoa errespetatuko du non autonomi erkidegoek zerga berdeak deiturikoak kudeatzeko eskumena duten, baina trukean zerga-sistemaren gorabeherak (zergapetutako egoerak eta zerga-kopuruak) bateratzea inposatuko zaie, Komisioko iturrien arabera.
0 Comments