Bloga

Sortutako hondakinen arabera kobratzea: kutsatzen duenak ordaindu behar du.

10 Abu, 2017 | BESTE BATZUK, GAURKOTASUNA | 0 comments

Gaur egun Katalunian etxeko hondakinen %38,5-a birziklatzen da, oraindik Bruselatik 2020rako eskatutako %50-etik urrun.

Nahiz eta hondakinen banaketa egokia, etxeko beste jarduera bat izan beharko litzatekeen, oraindik populazioaren zati handi bat dago ez duena gaika banatzen eta sortzen dituen hondakinak, kontsumitzen duen ura edota erabiltzen duen energia bost axola zaion.

Sortutako hondakinen arabera kobratzea.

Argi dago egoera aldatu beharra dagoela, horregatik 2018an, Katalunian lege berri bat eztabaidatuko da atez ateko gaikako bilketa bultzatzeko eta hondakin edukiontzi inteligenteak instalatzeko.

Lege hau “kutsatzen duenak ordaindu behar du” printzipioan oinarrituko da eta bere hondakinak era egoki batean banatzen dituenari, hondakinen bilketagatik kobratzen den zerga merkatzea ahalbidetuko du, sortutako hondakinen arabera kobratuz. Erronka garrantzitsua da birziklapen eta hiri-hondakinei dagokien Europar Batasunaren 2020rako helburuak betetzeko bidean.

Josep Maria Tost, Kataluniako Hondakin Agentziako gerentearen hitzetan, “etorkizuneko lege honek bidea irekiko du hondakinen indibidualizaziorantza, sortutako hondakinen arabera ordaintzearen bidez”. Bizi garen garai honetan zilegi da bere hondakinak banatzen ez dituenak gehiago ordaindu behar izatea.

Hiri-hondakinen Nazioarteko Foroa.

Sortutako hondakinen arabera kobratzeaAbuztuaren lehen astean Hiri-hondakinen Nazioarteko Foroa ospatu zen Gironan. Ecoembes-ek foro honetan parte hartu zuen eta hondakinen kudeaketan egiten duten lana azaldu zuen, baita San Francisco, Milan edo Seul bezalako hirietan dauden birziklapen sistemak. Hiri hauek, nahiz eta izaera oso ezberdinak izan, helburu berdina bilatzen duten hondakinak kudeatzeko sistema pertsonalizatuak dituzte: hiritarrak, sortzen dituen hondakinen arabera ordaintzea alegia.

Kasu honetan, birziklapena eta hondakinen kudeaketaren inguruan hitz egitean, Glokal terminoak (globalean pentsatu, lokalean aritu) zentzua duela ikus dezakegu.

ZICLA, hondakinak eta birziklapena.

ZICLA-n hondakinak aldaketarako aukera bezala ikusten ditugu. Badakigu urtero milaka tona hondakin hondakindegian edo erraustegietan amaitzen dutela. Kontutan hartzen dugu ere 2050-erako munduko populazioaren %70a hirietan biziko dela eta honek erronka handiak ekarriko dituela, hondakinen aldetik ere bai. Horregatik hiriek bere hondakinak modu jasangarrian kudeatzeko beharra dute gaur.

ZICLA-n konpromisoa hartzen dugu gure ingurumenaren hobekuntza bultzatzeko hondakinak industriarentzako material birziklatuetan bihurtzeko.

 

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

DATUEN BABESERAKO ZICLA-REN INFORMAZIOA
Helburuak: Webguneko blogean zure iruzkinak argitaratzea Eskubideak: Edozein unetan utz dezakezu indarrik gabe emandako baimena, baita datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eta gainerako eskubideak baliatu ere, info@zicla.com helbide elektronikora idatzita. Informazio osagarria: Pribatutasun-politikaren estekan aurkituko duzu informazio gehiago.