Dr. Goio Borge
Projektuko arduraduna Euskadi
ZICLA-k, Rolling Plastics izeneko proiektu bat gidatu du zeinen helburua EKI-etatik eratorritako kalitate altuko 1600 tona plastiko hondakindegietan amaitzea ekiditea den.
Proiektuaren baitan bi azterketa praktiko burutu dira eta horren ondorioz ibilgailuetatik erauzteko pieza interesgarrienak zeintzuk diren definitu dira bere konposizioa eta erauzteko erraztasuna kontutan hartuz. Korronte interesagarrienak hurrengoak suertatu dira: kolpe-leungailuan, gurpiletan edo “torpedo vierteaguas”-ean aurkitu daitekeen PP-a; gasolina, ura, likidoak, eta abarren deposituetako PE-a; eta aurrealdeko parrilletako plastiko estirenikoak (ABS edo ASA). Plastiko ezberdinen detekzioa egiteko analisia in situ egin da infragorri hurbileko estroskopia (NIR) bidezko identifikazio sistema baten bidez, mIRoSpark-IoSys tresnara elkartutako pistola laster batekin.
Pizak, behin txikituta eta estruituta, kalitate oneko galautsak lortzea ahalbidetzen dute, bigarren mailako merkatuan salerosteko modukoak. PP-zko lehenengo galautsa karakterizatu ondoren, plastikoen merkatuan sartzeko moduko balio guztiz onargarriak lortu dira.
(ABS/ASA) RECICLADO | Balioa | Desb. estandarra | Unitateak | Araua |
Dentsitatea | 1,0882 | 0,0002 | g/cc | UNE EN ISO 1186-1 |
Jariakortasun indizea | 12,3 | 1,4 | g/ 10 min | UNE EN ISO 1133 (220ºC – 10 kg) |
Charpy Jotze Erresistentzia | 30563 | 1980 | J/m2 | UNE EN ISO 179-1/1eU:2011 |
Trakzio erresistentzia | 43,1 | 0,28 | MPa | UNE-EN ISO 527- 2/1B/10:2012 |
Deformazioa apurtze puntuan | 6,2 | 0,69 | % | UNE-EN ISO 527- 2/1B/10:2012 |
Aurreko parrillatatik ateratako ABS eta ASA-rekin egindako galautsa ere karakterizatu da eta hurrengo balioak lortu dira:
% pisuarekiko | % inpropioak kenduta | |
% ASA | %66 | %62 |
% ABS | %34 |
%38 |
(ABS/ASA) RECICLADO | Balioa | Desb. estandarra | Unitateak | Araua |
Dentsitatea | 1,0882 | 0,0002 | g/cc | UNE EN ISO 1186-1 |
Jariakortasun indizea | 12,3 | 1,4 | g/ 10 min | UNE EN ISO 1133 (220ºC – 10 kg) |
Charpy Jotze Erresistentzia | 30563 | 1980 | J/m2 | UNE EN ISO 179-1/1eU:2011 |
Trakzio erresistentzia | 43,1 | 0,28 | MPa | UNE-EN ISO 527- 2/1B/10:2012 |
Deformazioa apurtze puntuan | 6,2 | 0,69 | % | UNE-EN ISO 527- 2/1B/10:2012 |
Rolling Plastics-en proposatutako prozesu sistematikoa, PP, PE, ABS, PA, ASA edo PC bezalako material guztientzako berdina da eta segregazioa egokia bada, lortutako plastikozko galautsek kalitate ona lortu dezaketela frogatzen du, nahiz eta jatorrizko materiala kontsumo ostekoa izan. Intereseko piezak CAT (tratamendurako onartutako zentroa) batean erauzi eta gero, horiek transferentzia zentro batera bidaltzen dira, non inpropioen kentzea eta piezen garbitzea burutzen den, ondoren galautsaren produkzioa ematen da. Oinarrizko eskema hurrengoa litzateke:
Birziklapen prozesuaren logistika oso garrantzitsua da bideragarritasun ekonomikoa bermatzeko plastikozko piezen dentsitate baxua dela eta. Hori dela eta, autoak desegiteko enpresak eta plastikoen birziklatzailea lurralde berean bilatu dira.
Nahiz eta nahiko urriak, antzeko beste esperientzia pilotu batzuk existitzen dira zeinetan EKI-etako plastikozko piezetatik eratorritako PP eta PE polimeroak karakterizatu diren. Hala ere, ez dira argitaratu eta ondorioz, jarraitutako prozesu logistikoa zein den ezezaguna da.
ZICLA-rekin batera, Rolling Plastics proiektuan Gaiker-IK4 Zentro Teknologikoak eta Jubedi enpresak parte hartu dute, probintzia bakoitzeko CAT baten laguntzarekin: Hondarribiko Desguaces Vidaurreta (Gipuzkoa), Gasteizeko Desguaces Garcia & Arrausi (Araba) eta Reciclajes Mungia (Bizkaia).
0 Comments