Bloga.

  • Zicla dóna suport a la Estratègia Ciclista de la Unió Europea.

ZICLA-k Europar Batasunaren Estrategia Ziklista babesten du.

Txirrindularien Europar Batasunaren Estrategia ZiklistaEuropar Federazioak (ECF ingeleraz), Europar Batasunaren Estrategia Ziklista sortu du hazkunde berdeago baterako gomendioak emateko eta mugikortasun sistema eraginkor bat  sustatzeko 2030 urtemugarekin. Estrategiaren eginkizuna hurrengoa da:

“Europar Batasuneko biztanle gehiago bizikleta erabiltzera animatzen baditugu, eta jada erabiltzen dutenei gehiago erabiltzera animatzen baditugu, bilioika euroko balioa duten onura sozioekonomikoak sortu ahal izango dira. Horregatik jatorri eta interes ezberdinak dituzten zenbait aktore, ekintza plan bat proposatzeko elkartu dira, Europar Batasuneko Estrategia Ziklista, EB-ri helburu eta ekintzak aholkatzeko.”

Estrategia hau, 27 adituez osatutako talde batek sortu zuen, talde horren barnean gobernu eta gobernu-kanpoko 15 erakunde, akademia eta erlazionatutako beste agente batzuk daudelarik.

Estrategia hau Velo-City kongresuan aurkeztu zen pasadan Ekainaren 16an eta Europar Komisiora helduko da, etorkizunean bizikletaren inguruko ekintzen inspirazio iturri gisa.

ZICLA eta Europar Batasuneko Estrategia Ziklista.

Aurtengo Otsailetik Zicla-k ekimen hau babesten du, ingurumena eta erantzukizun soziala hobetzeko gure konpromisoaren baitan.

 

27 Eka, 2017 I Kategoriak: HIRI, BESTE I No Comentarios

Iruzkin bat utz ezazu.

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Bartzelona.