Ekainarekin batera, Mendozara ZICLA-ren Zebra® bereizgailuak heldu ziren, hiriko bidegorriak bereizteko erabili direnak, hiri Argentinarraren 2017-2019 mugikortasun jasangarrirako planaren barnean.
Bereizgailu hauekin 20 km bidegorri eraikiko dira Belgrano-n zehar, Sobremonte-tik Leonidas Aguirre-raino.
Bidegorri berri hauek, bizikletaren erabilera hirian zehar sustatzeko eta erabilera partikularreko kotxeen kopurua murriztu ahal izateko politiken elementu klabeak dira.
ZICLA-ren Zebra® bereizgailuak
Bereizgailu honek bidegorrian zehar doan txirrindulariaren segurtasuna handitzen du bere diseinu originala eta sendoari eta bere banda islatzaileei esker, ikusgaitasun handia bermatzen dutenak bai egunez zein gauez. Materialak, %100ean birziklatuak, egurats zabalarekiko erresistentzia handia dauka eta ertzik gabeko forma biribilduak kolpeak leuntzen ditu.
100.000 Zebra® bereizgailu baino gehiago daude mundu osoko hirietan zehar banatuta, Londresetik Houstonera, Santiago de Chiletik pasatuta, Bartzelona, Vilnius, Ceuta, Valentzia, Granada, etab.
0 Comments