ZICLA | Produktuak

Hiri irisgarriagoekin, inklusiboagoekin, seguruagoekin eta jasangarriagoekin egiten dugu amets, non sortzen diren hondakinak hiri hauen arazoei konponbidea emango dieten produktu gisa itzultzen diren.

Hiriak leku atseginak bihurtzeko borondateak bultzatzen gaitu.

2005. urteaz geroztik hiriei haien eraldaketa prozesuan laguntzen diegu XXI. mendeko desafioei aurre egiteko. Bizikleta bidezko mugikortasuna seguruagoa izan dadin lan egiten dugu, baita hirietako kaleak, herritar guztientzat, irisgarriagoak, bizikletarekin bateragarriak eta ibilgarriak izateko ere. Hori guztia produktuak sortuz egiten dugu, eta produktu horiek fabrikatzeko hiri horiek sortzen dituzten hondakinak aprobetxatzen ditugu.

Gure Zipper® sistemaren moduluek bidegorriak bereiztea eta biribilguneak eta kaleen kantoietan belarriak eraikitzea ahalbidetzen dute; gure Zebra® familiako bereizleek bidegorriak bereiztea ahalbidetzen dute. Bestetik, gure Vectorial® sistemaren moduluak espaloiak zabaltzea eta hiri irisgarritasun orokorra hobetzea eta autobus geltokietan hiritarren segurtasuna hobetzea ahalbidetzen duten plataformak muntatzeko baliagarriak dira. Produktu guzti hauek birziklatuak, birziklagarriak, berrerabilgarriak, lehiakorrak eta kalitatezkoak dira, kontsumo osteko eta industria osteko hondakin plastikoekin eginak.

Gure produktuek irtenbide itzulgarriak eratzea ahalbidetzen dute eta, bere funtzioa bete ostean, hauek desmuntatu eta beste toki batean instalatu daitezke une bakoitzean dituzten behar espezifikoei erantzuna emateko.

Hamarkada bat baino gehiagoz haien mugikortasun arazoei eta kaleko irisgarritasun arazoei konponbidea emateko gure soluzioak behin baino gehiagotan erabili dituzten mundu osoko 300 hiri baino gehiagotan probatutako esperientziak abalatzen gaitu.

Gure produktu guztiak birziklatutako material plastiko desberdinekin daude fabrikatuta. Gure lan egiteko modua bete-betean dator bat ekonomia zirkularrarekin: material berriak erabili ordez baliabideen zikloan oinarritzen gara, haien berrerabileran, konponketan, birfabrikazioan eta birziklatzean.

Mugikortasun seguruarekin eta jasangarriarekin, irisgarritasunarekin eta ingurumenarekin konprometituta dagoen enpresa gara.

Gure desafioa.

2050 urterako Lurreko hiritarren %70 hirietan biziko da. Gure desafioa hiri horiek irisgarriak, jasangarriak, inklusiboak eta atseginak izaten laguntzea da.

2050 urterako Lurreko hiritarren %70 hirietan biziko da.

Gure konpromisoa.

Hiri-espazioa azkar eta merke aldatzen laguntzeko eta kaleak irisgarriagoak, iraunkorragoak, integratzaileagoak eta seguruagoak izateko konponbide itzulgarriak diseinatu eta garatzea da.

Soluzio horiek ingurumen-aztarna txikia duten produktu modularrekin, ekodiseinatuekin, birziklatuekin, berrerabilgarriekin eta birziklagarriekin gauzatzea eta azkar eta merke instalatu eta desinstalatu ahal izatea da.

Gure produktuak etengabe hobetzearen eta hirien eta haien beharren bilakaerara etengabe egokitzearen alde egitea.

Gure produktuen fabrikazioan material birziklatu berriak erabiltzea, haien ingurumen-aztarna ahalik eta gehien murrizteko.

Gure konpromisoa berrikuntzarekin.

zicla sello pyme innovadora

ETE berritzailea

2023ko urtarrilaren 13ra arte baliozkoa

Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren logotipoa

Aintzatespenak.

Design for All Nazioarteko Sariak

2014

Dagoeneko erabiltzen diren produktuen, zerbitzuen eta inguruneen arloetan Praktika Egokiak.

Kataluniako Generalitataren Birziklatzeko Diseinuaren Saria - VI edizioa

2011

Produktuen kategorian 1. saria bus Vectorial® plataformarentzat.

EPRO Best Recycled Plastic Product Award

2011

Birziklatutako produktu onena, bigarren saria, EPROk Zebra® bidegorri-bereizleari emana.

Ingurumenaren Saria

2009

Ingurumeneko Saria Kataluniako Generalitatak emandako ingurumenaren babeseko ibilbidean eta hobekuntzan.

Kataluniako Generalitataren Birziklatzeko Diseinuaren Saria - II edizioa

2009

1. saria Curro Claretek ZICLArentzat diseinatutako Zebra® bidegorrien bereizlearengatik.

Gure lan egiteko modua.

1

KONTSULTA

2

PROIEKTUAREN EBALUAZIOA

3

SOLUZIOAREN GARAPEN TEKNIKOA

4

ANALISI EKONOMIKOA

5

EROSKETA ETA BIDALKETA

6

INSTALAZIOA

U

7

POSTINSTALAZIOA

Munduko edozein tokitik proiektu posibleetako baten inguruan egiten diguten kontsultaren bat jasotzen dugunean, hura ebaluatzen dugu hartan gure Vectorial® edo Zipper® sistemetako eta Zebra® familiako produktuak nola sar daitezken ikusteko eta planteatutako neurriei erantzun onena emateko.

Konpondu nahi den arazoa, erabilgarri dagoen espazioa eta bezeroaren itxaropenak ezagutu ondoren, planteatutako kasura egoki daitezken irtenbide eta konfigurazio batzuen adibideak erakusten dizkiogu bezeroari, beste proiektu batzuetan dugun esperientzia oinarritzat hartuta. Bezeroari jakinarazten diogu ZICLA produktuak nahi den modura pertsonaliza daitezkeela erabiltzaileak errazago ulertzeko, egunez zein gauez hobeto ikusteko edo zure hiriko araudiari egokitzeko.

Aukeratu duen soluzioa eta konfigurazioa nola aplikatuko den ikusteko, adibidez, renderrak, 3Dko bistaratzeak eta abar prestatu ahal izango ditugu.

Bezeroak aukeratutako konponbidetik eta konfiguraziotik abiatuta, azterketa ekonomikoa egingo dugu, behar duen pieza-kopuruaren zenbaketan oinarrituta, ahalik eta irtenbiderik ekonomikoena izan dezan.

Erosketa baieztatu ondoren, gure produktuak munduko edozein lekutara bidaltzeko prest gaude; horretarako, esperientzia handiko logistika- eta garraio-enpresekin elkarlanean dihardugu.

Bezeroak instalazioa bere kabuz edo kanpoko lan talde baten laguntzarekin egin dezan, gure erabilera-gida eta instalazio-eskuliburua bidaliko dizkiogu, bertan instalazio eraginkor eta seguru bat egiteko behar duen informazio guztia aurkituko du. Nolanahi ere, zure zalantzak argitzeko prest egongo gara beti, aukeratutako irtenbidea behar bezala instalatzea funtsezkoa baita honen bizitza erabilgarria luzatzeko.

Azkenik, produktua hiri bateko kaleetan instalatu ondoren, proiektuaren jarraipena egiten dugu, dena behar bezala dabilela ziurtatzeko eta, behar izanez gero, hondatutako piezen ordezkapena proposatzeko. Pieza berri hauek aurreratuagoak dira ZICLAn aplikatzen dugun produktuen etengabeko hobekuntzaren ondorioz.

Gure soluzio, konfigurazio eta pertsonalizazio-proposamenek hirietako teknikariei eta gure produktuak erosten dituzten entitateen teknikariei erabakiak hartzen laguntzeko betekizuna dute, baina izaera kontsultiboa soilik dute; ez dira proiektu betearazleak. Hiri edo erakunde horietako teknikariei bakarrik dagokie azken soluzio, konfigurazio eta/edo pertsonalizazioaren inguruan erabakia hartzea, eta irtenbide, konfigurazio eta/edo pertsonalizazio horiek hirigintza-, trafiko-, segurtasun- edo bestelako araudia errespetatzen dutela ziurtatzea, kasuan kasuko unean eta kokalekuan indarrean dagoena.

Munduko edozein tokira bidaltzen ditugu gure produktuak.

Beste negozio-arlo batzuk.

ZICLAk badu beste negozio-eremu
bat, ZICLA | Innovation

ZICLA | Innovationek hiriek, zerbitzuek, industriek eta hiritarrek sortutako hondakinei balioa emateko proiektu berritzaileak garatzen ditugu.

ZICLA | Innovation hiriek, industriak zerbitzuek eta hiritarrek sortzen dituzten hondakinak kalitatearengatik eta prezioarengatik merkatuak onartuko dituen lehengai edo produktu bihurtzeko egiten dugu lan. Eta horretarako, proiektu berritzaileak bultzatzen ditugu. Haietan, hondakinak berrerabiltzean, birfakturatzean edo balorizatzean interesatuta dauden enpresak, administrazioak, ikerketa zentroak eta elkarteak hartzen dute parte.