Zerga-sistema eta plastiko hondakinak.

bigarren mailako plastikoakGaur egun, plastikozko materialak (PP, PE, PS, PVC, PS, ABS, PET,..), bigarren mailako plastikoak bezala ezagutzen ditugunak,  dituzten hainbat hondakin korronte hondakindegira bideratzen dira industria ezberdinen balio kateetan.

Zerga neurri egokiak ezartzea hondakin fluxu hauen balorizazioa bultzatzeko administrazio ezberdinentzako tresna bat da horrela, hondakindegian amaitzea ekiditeko.

 

Zerga kenketak bigarren mailako plastikoak balorizatzeko.

bigarren mailako plastikoak helburua zerga kenketa eskema bat diseinatzea izan da, bigarren mailako plastikoak edo horietan oinarritutako produktuen erosketari egokitzeko sinplifikatuta eta normalizatuta, horrela denboraren laguntzaz eta beste estrategia batzuekin koordinazioan plastiko hondakinen balio handiko balorizazio sistematiko bat lortzeko.

 

 

Proiektuaren emaitzak.

Proiektuaren emaitzak hurrengoak izan ziren:

  • Balorizazio eta diseinu protokolo bat bigarren mailako plastikoak (edo haietan oinarritutako produktuak) jada garatuta dauden ekonomia zirkularra bultzatzeko zerga tresnetan integratzeko.
  • Oinarrizko txostena, espezifikazio tekniko eta zerga xedapen guztiekin.
  • Hondakin korronte, mota, jatorri, balio katearen etapa, etabarren arabera, kenketak noiz aplikatu behar diren zehazten duen diagnostikoa, existitzen diren beste estrategiak kontutan hartuz .
  • Mekanismo honen ondoko haziendaren diru-sarreren txikitzearen aurreikuspena eta esperotako ingurumen hobekuntzaren (CO2 kg-ak, aztarna, negutegi efektuko gasak) aurreikuspena.
  • Esperientziaren monitorizazio eskemaren definizioa.

 

0 Comments