WEEENNING: TEEH kudeaketarako estrategia Getxon (Bizkaia).

TEEHTresna Elektriko eta Elektronikoen Hondakinak (TEEH) geroz eta gehiago handitzen ari dira euren berrikuntza eta ordezkapen zikloak geroz eta motzagoak direlako. Trena Elektiko eta Elektronikoen Hondakinek (TEEH) osagai arriskutsuak dituzte eta hauek arazo garrantzitsuak sor ditzakete hauen kodeaketan, hori dela eta askotan ezin izan dira birziklapen neurri egokiak lortu.

Egoera honetaz gain, hondakin hauek kontrolik gabe ari dira Europar Batasunetik ateratzen, eta honela oso zaila da hauen kudeaketa kontrolatzea. Hondakin hauek kaltegarriak dira gizakien osasunerako, baita helmugatzat duten eskualdeen ingrumenerako ere. Kudeaketa zailaren ondorioz balio ekonomiko handia duten osagai asko galdu daitezke.

WEEENNING proiektuaren helburua.

WEEENNING proiektuaren helburua Getxoko udalerrian Tresna Elektriko eta Elektronikoen Hondakinen (TEEH) kudeaketarako estrategia bat martxan jartzea izan da.

TEEHHorretarako herriko leku ezberdinetan (eskoletan, udal kiroldegietan, etab,) Tamainu txikiko (50 cm baino gutxiago) TEEHak biltzeko hainbat edukiontzi txiki jarri dira. Bai funtzionatzen ez duten TEEHak jasotzeko, baita oraindik funtzionatzen dutenak biltzeko ere.

Proiektuaren alorrean heziketa eta informazio kanpainak burutu ziren. Hauek batez ere edukiontziak kokatu ziren eskoletan izan zuten enfasi handiena, horrela TEEHak biltzeko kanpainaren eraginkortasuna handitzeko.

 

 

2015eko Berringurumena Programa.

TEEHProiektua  2015eko Berringurumena Programaren alorrean burutu zen , Getxoko Udala aintzaindari izanik eta  Ihobe, Indumetal Recycling eta ZICLAren parte-hartzearekin.

Berringurumena, Udalsarea21 sareak bultzatutako Euskal Herriko herrietako ingurumen brerrikuntzarako programak, 2020ko Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategiarekin, 2020ko Ingurumeneko Esparru Programarekin, 2020rako EAEko Hondakinak Prebenitzeko Planarekin, 2050rako klima-aldaketaren Euskadiko estrategiarekin eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Plangintza Sailaren planifikazio ezberdinekin, 2030eko Bioaniztasun Estrategiarekin adibidez, bate egin dezaketen proiektu berrieztagarrien garepena babesten du

0 Comments