• Superficies tactiles
  • Superficies tactiles
  • Superficies tactiles

Ukipen zoruak inguru irisgarrietarako.

Proiektuak hirietarako ukipen zoruak material birziklatuekin garatzea izan zuen helburutzat.

Ukipen Zoruak.

Ukipen zoruek, ezartzen diren zoruarekiko erliebe, testura eta kolore ezberdinak izaten dituzte, horien bidez erabiltzaileei aspektu konkretuen inguruan ohartzeko: arrisku egoera bat, aldapa aldaketa bat, autobus geltoki bat, etab. oinezkoentzako trabarik suposatu gabe.

Ukipen zoruak material ez-labaingarriekin fabrikatzen dira eta bastoi edo oinen bitartez informazioa antzematea eta ulertzea ahalbidetzen dute.

Diseinua.

Ukipen ZoruakUkipen zoruak diseinatzeko hasierako baldintzak hurrengoak izan ziren:

  • Iraunkortasun handi eta higadura mekanikoarekiko eta egurats zabalarekiko erresistentzia handia.
  • Gainontzeko hormigoizko zoruarekiko ukipen (plastikoa) eta kolore (beltza) ezberdinak.
  • Berrerabilgarria: desinstalazioan apurtzen ez dena.
  • Material birziklatu eta birziklagarriarekin fabrikatua.

Diseinu fasean zehar ONCE erakundeko teknikarien aholkularitza eduki izan zen, zoru mota hauetan adituak baitira.

Materialak.

Hainbat material hartu ziren kontutan:

  • Papera berreskuratzeko lantegietako aluminio eta polietileno nahasketak, Tetrabrick ontzien balorizazioan sortuak.
  • Erabileraz kanpoko banderetatik, kableetatik eratorritako PVC hondakinak.
  • Erabileraz kanpoko kableetatik eratorritako PE hondakinak.

Azkenean, ZICLA-ren ukipen zorua fabrikatzeko aukeratutako materiala kable elektrikoaren hondakina izan zen, %100 birziklatua eta birziklagarria.

Produktua.

Ukipen ZoruakUkipen zorua 200x200x20mm-ko neurriak dituzten bi baldosa motaz osatuta dago:

  • Botoiak.
  • Norabide adierazlea.

UNE 127029 Arauaren jarraibideak jarraituz.

Plastiko birziklatu beltzaz eginda dago gainontzeko hormigoizko baldosetatik argi bereizteko, bai testura zein kolorearen aldetik (2010eko otsailak 1eko VIV/561/2010 Araua).

Sant Cugat del Vallès-eko Smart Street-ean egindako pilotua.

Sant Cugat del Vallès-eko udaletxea ZICLA®-rekin lankidetzan aritu zen ukipen zoru norabide adierazlea instalatzeko froga pilotu moduan, oinezkoentzako ibilbide irisgarri bat seinaleztatzeko dagokion araudia jarraituz.

Instalazioa Smart Street deritzon kalean egin zen, hiriko kale bat non, Kataluniako TIC sektorean aitzindari diren hamar enpresaren laguntzarekin, ibilgailuen aparkaldia zuzentzeko sistema bat, hondakinak jasotzeko puntu adimentsu bat, presentzia bidezko detekzioan oinarritutako argiztapen sistema bat, hezetasuna detektatzen duen ureztatze sistema bat eta argi sentsoreak dituen zebra-bide bat instalatu ahal izan ziren, besteak beste. Urte batean zehar frogak egin ondoren, smart irizpideen pean garatutako argiztapen plana hiri osoan zehar ezarri zen, ekonomia eta ingurumenaren aldetik %30a aurreztea ahalbidetuz.

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Bartzelona.