• cartouches d’encre

Erabilitako tinta-kartutxoak biltzeko edukiontzi baten diseinua.

tinta-kartutxoakEspainian 18 milioi tinta-kartutxo saltzen dira urtero; hauetatik batzuk salmenta puntuetara itzultzen dira non pilatu egiten diren ondoren baimendutako enpresei emateko eta hauek kartutxo moduan berrerabili ditzaten edo haien plastikoa balorizatu dezaten.

Askotan berrerabilpen edo balorizazio aukerak murriztu egiten dira bilketa egoki bat egiten ez delako eta bestelako hondakinekin nahasten direlako.

 

 

Proiektuaren helburua.

Proiektuaren helburua, bulego materiala banatzen duen enpresa batentzako edukiontzi baten diseinua eta garapena izan zen, erabilitako eta hutsik daude tinta-kartutxoak bildu ahal izateko.

Proiektuak eskatu zuen:

  • Diseinu ikoniko eta hunkigarria,
  • Material arina, gogorra, birziklatua eta birziklagarria,

Egungo edukiontzien (gehienetan kartoizko kutxak) kalitatea eta eraginkortasuna hobetuko zuena, aldi berean erabiltzaileak erakartzeko moduko irudia eskaintzen zuen bitartean.

Diseinu proposamenak tinta-kartutxoak biltzeko edukiontziaren garapenerako.

Diseinu prozesuan zehar edukiontziak bi alde ezberdin izan behar zituela adostu zen:

  • Barne-kutxa sendo eta hermetiko bat tinta-kartutxoak babesteko eta lapurretak ekiditeko, hurrengo ezaugarriekin:
    • Pilatzeko aukera eman behar zuen.
    • Tinta-kartutxoak edukitzeaz gain, horiek garraiatzeko egokia izan behar zuen.
  • Kanpo zorro apaingarri bat edukiontziaren helburua eta eginkizuna adierazteko, trokelatutako PP xafla batez egina, zapalduta garraiatu daitekeena eta lekuan bertan errez muntatu daitekeena.

Materialen aldetik aukera ezberdinak aztertu ziren baina azkenean hurrengoak aukeratu ziren:

  • Barne kutxarako dentsitate altuko polietilenoa (HDPE)
  • Zorro apaingarrirako polipropilenoa (PP)
tinta-kartutxoak

Erabilitako tinta-kartutxoak biltzeko edukiontziak.

Bi polimero hauek termo-plastikoak dira eta hainbat aplikazioetan erabiltzen dira, hala nola bilgarriak, paper-denda artikuluak, eraikuntza eta ibilgailuen sektoreentzako produktuak, etab. Polimero plastiko gehienak bezala jatorri birziklatua izan dezakete eta guztiz birziklagarriak dira.

Proiektua 1:1 eskalako prototipoen garapenera heldu zen eta irudi orokorraren proposamenera.

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Bartzelona.