PROIEKTUAREN IZENA: | Sant Andreuko bidegorrien sarea handitzea |
HIRIA: | Bartzelona – Espainia |
KOKAPENA: | Ciudad de Asunción kalea |
INAUGURAZIO-EGUNA: | 2017ko ekaina |
Bartzelonako Udalak bizikleta erabiltzearen alde egiten duen apustuak helburuak betetzen jarraitzen du. Azken urteotan bizikleta bidezko joan-etorrien kopuruak nabarmen egin du gora eta gaur egun, Konde-hirian egunero bizikleta bidezko 165.000 lekualdaketa baino gehiago egiten direla zenbatesten da. Joera honi eusteko helburuarekin eta 2013-2018 arteko Hiriko Mugikortasun Planaren barruan, Udalak oinezkoei eta txirrindulariei garrantzi handiagoa ematera, garraio publikoaren erabilera sustatzera eta ibilgailu pribatuaren erabilera murriztera zuzendutako neurri batzuk jarri zituen martxan. Neurri horien artean hiriko bidegorri-sarea handitzeko erabakia gailentzen da.
2017 urtean eta aipatu Planaren esparruan, Sant Andreuko bidegorri-sarean handitutako zatia inauguratu zen, zeinak Sant Adrià kalean (Ferran Junoy eta Ciudad de Asunción kalearen artean) eta Ciudad de Asunción kalean (Sant Adrià kalearen eta Habana pasealekuaren artean) igarotzen diren bidegorriak barne hartzen zituen.
Proiektuaren beharra eta helburuak.
Proiektua justifikatu zuten oinarrizko beharretako bat Sant Andreu eta Bon Pastor auzoak lotuko zituen bidegorri bat eraikitzeko beharra zian zen. Udalaren helburua eta ondorioz, baita proiektuarena ere, alde batetik, behar honi erantzutea izan zen; eta bestalde, hiriko bidegorri-sarea handitzen jarraitzea.
Proposatutako irtenbidea.
Udalak proposatu zuen irtenbidea Asunción kalearen erdian bi noranzkodun bidegorri bereizi bat eraikitzea izan zen, ZICLAren Zipper® sistemako moduluak erabiliz. Sistema hau modularra da eta moduluak jarraituta edo etenekin jar daitezke. Beraz, hainbat modutan konfigura daiteke.
Zipper® sistemaren bereizgarri nagusiak honakoak dira:
- Edozein galtzadara egokitzen da, batez ere, etorbideetan.
- Oso erraz ikusten da haien moduluetan gainazalaren ia % 50 islatzailea delako.
- Moduluak birziklatutako plastikoz egiten dira eta birziklagarriak dira, beraz, ingurumen aztarna oso txikia dute; diseinu ekologikoko produktua da.
- Kalearen ahalik eta espazio txikiena hartuz proiektua bizkor gauzatzea ahalbidetzen duelako da lehiakorra.
- Sistema honetako moduluek oso ongi jasaten dituzte talkak eta eguratsa, eta bide-zoruan ainguratzen dira lau puntutan.
- Pertsonalizatu egin daiteke, modulu bakoitza kolore ezberdinetan margotu baitaiteke.
Proiektuaren aparteko balioa.
Sant Andreu eta Bon Pastor auzo ezagunaren artean bizikletentzako konexio bizkor eta segurua egin da, zeinak tradizionalki komunikazio-arazoak izan dituen, beraz, honek aparteko meritu bat eman die lanei.