Rolling plastics: Euskadiko Erabileraz Kanpoko Ibilgailuen (EKI) plastikozko piezak birziklatzea, balio erantsi handiko galautsak lortzeko.

161109_logo-ue-feder14-20-vfu-ihobe-png

Rolling Plastics proiektuaren helburua Erabileraz Kanpoko Ibilgailuetako (EKI) material plastiko ezberdinak berreskuratzea izan da, merkatuan onartuak izateko moduko kalitateko galautsa plastikoetan bihurtzeko, Euskadin aitzindaria den sistema bati jarraituz. Proiektuak garrantzi berezia eman dio ibilgailu bat osatzen duten plastikozko piezak bereizteari, fabrikatutako plastiko motaren arabera.

Ikerketa egin ondoren eta proiekturako interesgarriak diren piezen zerrenda batekin, ibilgailuen tratamendurako bi zentroetara jo da, Hondarribiako Desguaces Vidaurreta eta Gasteizko Desguaces García & Arrausi-ra, beharrezko piezak lortzeko eta horiek erauzteko orduan sor daitezkeen arazoak ikusteko. Zentroetan, gertuko infragorrizko espektroskopia-sistema batekin lan egin da erauzitako pieza bakoitzaren konposizioa neurtzea ahalbidetzen duen pistola baten bidez. Pieza bakoitza erauzteko behar den denbora ere erregistratu da.

Ondoren, pieza bakoitza aztertu da, plastikozkoak ez diren elementuen pisua erregistratuz eta bakoitzaren konposizioa zehaztasun handiagoz aztertuz, azkenik polipropilenozko (PP) galautsa garatzeko.

Proiektuan parte hartu dutenak.

ZICLA izan da proiektu honen buru, Econia eta Jubedi enpresek eta Gaiker zentro teknologikoak parte hartu dutelarik.

Proiektuaren babesa eta finantzazioa.

EKIetako hondakin plastikoen balorizaziorako proiektuak FEDER Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren laguntza jaso du, eta Ihobek 2016ean bultzatutako ekonomia zirkularra frogatzeko industria-proiektuetako bat da. EKIentzako Errege Dekretu berriaren balorizazio eta berrerabilpen helburuekin lerrokatuta dago, zeinen helburua EKI baten batezbesteko pisuaren %85a berrerabiltzea eta birziklatzea den.

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Bartzelona.