• reciclatge de guix

REPLAY: Igeltsu hondakinen birziklapena.

Igeltsuaren birziklapenaIgeltsua eraikuntzan oso erabilia den material bat da, eta jarduera honetan sortzen diren hondakinen %0,5 eta %1,5 artean igeltsuz osatuak daudela uste da. Europar Batasuneko hirietan eraikita dauden metro karratuen araberako kalkuluetan oinarriturik, eraikuntzaren esparrutik, berritze jardueretatik edo eraikinen eraispenetik datozen igeltsu hondakinek 2.350.000t/urte osatzen dituztela uste da. Igeltsuzko produktuen fabrikazioaren ondorioz sortutako hondakinen kopurua 626.000 t/urte-koa dela uste da, hauetatik zati bat birziklatu egiten baita.

 

PYL igeltsu xaflak.

Igeltsu ekoizpenaren zati garrantzitsu bat PYL deitzen zaien igeltsu xaflen sorkuntzara zuzendurik dago. Xafla hauek eraikuntzaren esparruan asko erabiltzen dira, edozein motatako eraikinak egiteko (etxebizitzak, etxebizitzak ez direnak edo eraikinen birgaitzeak, etab.).

Xafla hauek igeltsu muin bat dute eta zelulosa (papera eta kartoia) geruza batez inguraturik daude. Geruza honek xaflaren pisuaren %6a osatzen dute gutxi gora behera. Merkatuan tamaina eta lodiera ezberdineko xaflak aurki ditzakegu.

Igeltsuaren birziklapena eta proiektuaren helburua.

Igeltsuzko porduktuen birziklapenak ez du mugarik, birziklapen prozesu bakoitzaren ondoren berezkoak dituzten ezaugarriak mantentzen dituzte eta. REPLAY proiektuak prozesu industrial baten ondoren edo aurretik erabilitako (eraikuntza esparruako eta eraispen hondakinak) PYL igeltsu plaketatik datozen igeltsu hondakinen aplikazio berriztagarriak ikertu ditu.

Proiektu honen helburu nagusia kalitate nahikoa zuen igeltsu birziklatu bat lortzea izan da, hau PYLen fabrikazio prozesuan berriro sartu ahal izateko edo beste produktu konstruktibo batzuk lortu ahal izateko.

Proiektuak beste ikerketa batzuk garatu ditu ere, adibidez igeltsuaren aplikazio alternatiboak animalien etzalekuetan edo laborantza substratuetarako.

Lan taldea eta finantzaketa.

Proiektu hau burutu duen lan taldea ZICLAk, Volbasek eta Gaiker Zentru teknolojikoak osatu dute. Hau aurrera eramateko Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren eta Euopako Eskualde Garapenerako Funtsa (FEDER siglak gaztelaniaz) finantzaketa jaso dute.

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Bartzelona.