RecoverAl: Erabilerarik gabeko ibilgailuetatik aluminioz eta aluminiozko aleazioez egindako piezen berreskurapena.

Gero eta ohikoagoa da ibilgailuetan aluminiozko edo metal honen aleaziozko piezak gehitzea. Ibilgailuak desegiteko erabiltzen diren gaur egungo metodoekin, aluminiozko pieza hauek banatzea ezinezkoa denez, altzairuzko, plastikozko eta beste materialezko piezekin batera zatituta eta nahastuta bukatzen dute.

2019 urtearen hasieran abiatutako RecoverAl proiektuaren helburua, erabilerarik gabeko ibilgailuetan aurkitzen diren aluminiozko eta metal honen aleaziozko piezak zatikatzailera heldu baino lehen, pieza hauek berreskuratzeko eta hauen balorizazioa optimizatzeko, ibilgailuak desegiteko instalazioei balioko zaien praktika egokien sorta bat egitea da.

RecoverAl proiektuaren helburuak

  • Erabilerarik gabeko ibilgailuetan dauden aluminiozko eta metal honen aleaziozko piezak jatorrian bereiztea.
  • Galdategietan aluminioaren berreskurapena optimizatzea.
  • Balio-katean parte hartzen duten aktoreen artean (fabrikatzaileak, Tratamendurako Baimendutako Zentroak (TBZ), galdategiak).
  • Proiektua TBZetan eta galdategietan erreplikatza.

 

Recoveral jarduerak.

Proiektua hiru fase ezberdinetan garatzen da:

  1. Lehenengo fasea: Ibilgailuak desegiteko instalazioan aukeratutako erabilerarik gabeko ibilgailuek dituzten aluminiozko piezen aldez aurreko analisia egitea, pieza hauetan aluminioaren presentzia erreala dagoen egiaztatu eta testatzea eta azkenik, piezak erauztea, hauen ondorego zatiketa eta sailkapena gauzatu ahal izateko.
  2. Bigarren fasea: jasotako piezen zatiketa, materialen sailkapena eta materiala galdategi espezializatu batera bidaltzea.
  3. Hirugarren fasea: aluminiozko lingoteak lortzea.

 

Enpresa parte-hartzaileak.

Honako hauek dira RecoverAl proiektuaren buru: Autogruas Sant Jordi, Katalunian sektoreko berrikuntzan liderra den ibilgailuen tratamendurako zentro baimendua; Econia ekoberrikuntzako eta ekonomia zirkularreko proiektuetan aholkularitza eta kudeaketa ematen espezializatutako ingurumeneko aholkularitza-enpresa eta ZICLA hondakinen berrikuntzan eta sektoreko estretegietan espezializatutako aholkularitza-enpresa.

 

Finaciacion.

RecoverAl proiektua Kataluniako Hondakinen Agentziak finantzatzen du, “Ajuts per a l’execució de projectes de foment de l’economia circular” programaren bide

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Bartzelona.