ProTIER: Ekonomia zirkularreko protokoloak sartzea automobilgintzako TIER1-enpresa batean

AURIA SOLUTIONS VITORIA, proiektuaren enpresa liderra, automobilgintzarako zoruak eta isolamendu akustiko eta termikoak fabrikatzen ditu Jundizen (Gasteiz). AURIAren bi produktu nagusiak zoruak (aurrealdea eta atzealdea) eta alboko panelak dira, biak nahasketa plastikoen eginak.

Produktu horien egungo fabrikazio-prozesuan, ebakin handiak sortzen dira, eta nahasketa plastikoz osatutako material horietarako birziklatze-prozesu egokirik ez dagoenez, zabortegian amaitzen dira, urteko 3.000 tona ohiko ekoizpen-egoeretan.

Helburuak.

ProTIERek irtenbide berritzaileak bilatu nahi ditu industriaren baliabide materialak optimizatzeko eta, ahal den neurrian, material horiek zabortegian ez uzteko.

Proiektuaren jarduera-ardatzak.

ProTIER joan den otsailean hasi zen, eta 2020ko abenduan amaitzea aurreikusten da. Hainbat jarduera-ardatz izango ditu:

  • Materialak lantegian bertan erabiltzeko bereizketa optimizatzea, gaur egun AURIAN garatzen ari den ehotze- eta banantze-prozesutik abiatuta, egungo hornitzaileek berek berrerabiltzeko asmoz. Horrela, AURIAk sortutako zoru eta panel berrietan sartuko liratekeen 1.000 tona material berreskuratzea da helburua.
  • Prozesuan berriro sartu ezin den materialaren formatu desberdinak lortzeko tratamendua eta beste sektore batzuetan izan daitezkeen aplikazioak bilatzea.
  • Ekonomia zirkularreko jarduketa-protokolo bat sortzea plantan.

 

Gauzatzea eta finantzatzea.

Proiektu hau AURIAk egiten du, Basque Research and Technology Alliance (BRTA)ko kide den GAIKER Teknologia Zentroarekin eta ZICLArekin elkarlanean

Euskal industrian ekodiseinuko eta ekonomia zirkularreko proiektu berritzaileak egiteko IHOBEren laguntza-programak lagundu du proiektua, eta 30.000 euroko laguntza du, EGEF funtsek finantzatua.

 

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Bartzelona.