PROIEKTUAREN IZENA: | Pere IV ardatz berria |
HIRIA: | Bartzelona – Espainia |
KOKAPENA: | Pere IV kalea |
INAUGURAZIO-EGUNA: | 2018ko ekaina |
Pere IV tarteko berrurbanizazio- eta azpiegitura-lanei esker, Roc Boronat eta Bilbao kaleen artean, bide atseginagoa eta oinezkoak kontuan gehiago hartzen dituena lortu da: errepideko zirkulazioaren errei bakarrarekin, bidegorriarekin, espaloi zabalagoekin, hiriko altzari eta argiteria berriarekin eta hondakinen bilketa pneumatikoarekin. Pere IV ardatzaren eraldaketa osoa fasetan egingo da eta, ondoren, Prim Etorbidearen eta Selva de Mar kalearen arteko tartearekin jarraituko da.
Proiektuaren beharra eta helburuak.
Proiektua justifikatu zuten oinarrizko beharretako bat Pere IV ardatza suspertzea izan zen. Poblenouko bide garrantzitsu honetan ez da inolako lanik egin 1967 urtetik, hori dela eta, gaur arte hiru zirkulazio-errei izan ditu.
Proposatutako irtenbidea.
Jarduera honi esker, errepideko zirkulaziora zuzendutako hiru erreiko galtzada atzean utzi eta noranzko bakarra duen galtzada berri bat lortuko da, Besòs norabidean. Galtzada honek zirkulazio-errei bat eta, karga eta deskarga guneetara, motoen aparkalekuetara eta beste zerbitzu batzuetara (itsasoaren aldean) zuzendutako zerbitzu-errei bat barne hartzen ditu. Galtzada honetan, ZICLA®ren Zebra® 13 bereizgailuekin bereizitako bidegorri bat gehituko da.