Bartzelonako Feriako moketa hodakinez eginiko taula zurrun baten garapena.

Feriaten kolore ezberdinetako moketa hondakinak sortu ohi dira.  Hondakin hauekin erabilera ezberdineko taula zurrun batzuk sor daitezke teknologia erraz bat erabiliz.

Moketa hondakinak.

Ferietan erabiltzen diren moketen hondakinak kalitate handiko zuntz sintetiko ezberdinen nahasketa batez osatuta daude. Moketa hauek suaren aurkako tratamendu bat gainditu dute eta autoaren sektoreko moketa hondakinek ez bezala, kolore biziak izan ohi dituzte. Horregaitik, material hau interiorismo produktuak garatzeko oso egokia da.

Teknologia.

Erabilitako teknologia oso erraza da, eta honako pausu hauek jarraitzen ditu:

  • Moketa hondakinen birrinketa.
  • Birrinketa hau poliuretano erretxinarekin nahastu. Erretxin begetalak ere erabil daitezke.
  • Plater beroak dituen prentsa batekin prentsatu.
  • Plakak atera eta hozten utzi.

Produktua

Prozesu honen ondoren 2 x 1m-ko eta lodiera ezberdineko taula zurrun batzuk lortu genituen. Hauek ondoren holtz tolesgarriak, oholtzak eta lanpasak sortzeko erabili ziren.

 

 

 

 

 

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Bartzelona.