• altzari urbanoak
  • altzari urbanoak
  • altzari urbanoak

Zimbad: Material birziklatuz eginiko altzari urbanoak.

Zimbad bankuak, hiriko hondakin solidoen tratamendu-plantek uko egindako materialekin sortutako birziklatutako plastikozko profilekin egindako altzari urbanoak dira. Honek balio erantsi handia ematen dio.

Zimbad proiektuaren helburua, modu ezberdinetan konbinatu daitezken banku familiak merkaturaztea da. honela gune publiko zein pribatuetan, bilera edo atseden hartzeko guneetan ezar daitezken altzari urbanoak sortuz.

Ezaugarriak.

Zimbad banku familiaren ezaugarri nagusiak honako hauek dira:

  • Eguratsarekiko iraunkorrak.

Ingurune ireki eta hezeetan ezartzeko egokiak dira bereziki.

  • Mantentzea.

Banku hauek eraikita dauden materiala ez du mantentze lanik behar.

  • Diseinu modularra.

Diseinu modularrak behar bakoitzari egokitutako konfigurazio urgari eta desmuntatzeko aukera ematen dio kontsumitzaileari. Honek gainera, garraio kostuak murrizten ditu.

  • Muntatzeko eta desmuntatzeko erraza da.

Muntatze eta desmuntatze erraztasunak eta zatiz zati konpondu ahal izateak denbora eta kostu ekonomikoak aurrezten ditu.

 

Materiala.

altzari urbanoakZimbad bankua osatzen duten plastikozko profilak hiri hondakin solidoak tratatzen dituzten instalazioek ukatzen dituzten materialen nahasketa batez osaturik daude. Material honek ingurumen-balio handia du, bestela bere helmuga arruntena zabortegia delarik.

Profilak fabrikatzeko prozesuak hondakinak tratamendu instalazioetara iristen diren era berean aprobetxatzen ditu, honela kostu ekonomiko eta ingurumen kostuak aurreztuz.

 

 

Zimbad altzari urbanoak: ekodiseinua.

Zimbad banku familiaren diseinu prozesuan, ZICLAk Curro Claret i eskatutako moduan, ekodiseinuaren  inguruak honako oinarri nagusia hauek hartu dira kontuan:

  • Modularitatea.
  • Piezak banan banan erreparatu ahal izatea.
  • Muntatzen eta desmuntatze erraza izatea.
  • Erabilitako materiala birziklatua, birziklagarria, iraunkorra eta erresistentea izatea.
  • Etab.

Ingurumen balioa.

altzari urbanoak.Zimbad banku familiak plastiko profilen eraikiak daude, eta hauel ahal den einean jarraigarriak izaten saiaten dira, horrela ingurumen balioa irabaziz. Profil hauek Ingurumen Kalitatearen Ziurtagiria dute.

 

 

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Bartzelona.