PE galautsa erabileraz kanpoko kable elektrikoetatik.

171027 residuos cables electricos polietileno pvc reciclaje valorizacionKable elektrikoaren ekoizpenaren industriak, sektore asko horitzen ditu: eraikuntzak, auto-mozioak, aeronautikak, ontzigintza, ekipamendu elektronikoak, … Espainian bakarrik, industria honek bataz beste 350.000 tona plastiko kontsumitzen dituela uste da.

Kableen estaldura normalean PVC materialaz egina egoten da proportzio handi batean (%60a baino gehiago) eta PE materialaz neurri txikiagoan (%30a baino gutxiago). Teorikoki banatuta daudenean, bi polimero hauek beroaren bidez birziklatu daitezke nahi beste aldiz.

 

Kable elektrikoak eta hauen osagaiak.

kable elektrikoakKable elektrikoak, 500 µm eta 5 cm tarteko diametroa izan dezakete eta hiru zati ezberdin izan ditzakete:

Arima edo elementu eroalea: kobrea edo aluminioa.

Isolatzailea: PVC, PE, goma, neoprenoa, nylon-a…

Babespen estaldura: altzairua, letoia, kobrea edo aluminioa.

Arima eta isolamendua gutxienez beti egoten dira eta babespen estaldura kablearen egitura-ezaugarriaren araberakoa da.

Kable elektrikoak hondakin bihurtzen direnean, material berrien iturri bilakatzen dira ere bai, modu egokian banatzea posiblea denean.

Proiektua eta teknologia.

171027 residuos cables electricos polietileno pvc reciclaje trituracionProiektu honen helburua, kable elektrikoen hondakinetatik sortutako plastiko birziklatua pieza berriak ekoiztea eta prozesu honen bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa frogatzea izan zen. Arreta berezia eskaini zitzaion PE materiali, izan ere gaur egun dituen irtenbide urriak direla eta, hondakindegian amaitzen du.

Birziklapen mekanikoa PE hondakinak produktuetan bilakatzea ahalbidetzen du, propietate kimikoak aldatu gabe. Teknika sinple bat da hondakina homogeneoa denean edo materialen banaketa erreza denean. Horrelakoetan hondakina banatu egiten da (eskuz edota makinen bidez), txikitu, garbitu, urtu eta pellet-etan bihurtzen da produktu berriak fabrikatzeko.

 

 

 

Emaitzak.

kable elektrikoakPE frakzioa kableen hondakinetatik erauztea, material oso puru bat lortzea ahalbidetzen du (%95eko purutasuna, gainontzekoa kautxua, PVC, metalak, etab. izan daitezke) estrusio bidezko moldeoarekin pieza berriak fabrikatzeko.

 

 

 

 

.

0 Comments