Autonomia Erkidego batean hondakin plastikoen birziklapena sustatzeko pizgarri ekonomiko eta fiskalak.

  • recyclage des dechets plastiques

Autonomia Erkidego batean hondakin plastikoen birziklapena sustatzeko pizgarri ekonomiko eta fiskalak.

Autonomia Erkidego batean hondakin plastikoen birziklapena sustatzeko pizgarri ekonomiko eta fiskalak.

Eskualde askotako zabortegien kostu baxuak eta enpresa askoren erantzukizun eskasak, hondakin plastiko asko ez balorizatzea eragiten du, batez ere ontzi eta enbalajeetatik datozen plastikoak. Egoera hori zuzentzeko asmoz, birziklatu ahal diren hondakin plastikoak hondakindegietan uztea edo erraustea debekatuko duen lege berri bat jarri nahi da indarrean.

Bestalde, Europar Batasuneko ekonomia zikularraren ekintza-planaren baitan, hondakin plastikoen balorizazioa errazten duen bilketa banatua egiteko, pizgarri ekonomiko eta fiskalak sortzea jasotzen da eta gaur egun egiten ez den hondakin plastikoen banatze-jarduera sustatzea dauka helburu, kopuru txikian sortzen dituzten enpresetan bereziki.

Proiektuaren helburua.

Proiektuaren helburua, autonomia-erkidego bateko ingurumen erregimen fiskalak plastikoen birziklapenaren balio-katearen puntu egokian zerga-izaerako pizgarri bat ezartzeko eskaintzen dituen aukerak aztertzea izan zen. Pizgarriak eraginkorra izan behar zuen, gaur egun zabortegi edo balorizazio energetikoan amaitzen duten eta sektore deberdinetatik datozen hondakin plastiko ez-arriskutsuak Autonomía Ekidego bereko birziklapen prozesuetan txertatu izan daitezen bultzatzeko.

Burututako ekimenak.

Proiektuaren baitan hurrengo ekimenak burutzearen bideragarritasuna aztertu zen:

  • Enbalajeen zanpatzea egiteko prentsak erostea.
  • Frakzioa ezberdinak selektiboki jasotzeko edukiontzien bilketa sistema ezartzea.

Era berean, proiektu honetan pizgarri ekonomiko eta fiskalen onuradunak izan litezkeen enpresen profila definitu zen. Garrantzia eman zitzaion jada banantze-prozesuak zituenari pizgarririk ez ematea, hondakinak plastikoen enpresa sortzailean zein bilketa enpresaren baitan. Bilketa enpresen kasuan, bildutako plastikoentzeko bereizketa selektiborako prozesuak egiten baziren bereziki, izan ere ez zen bere jarduera ekonomiko nagusea ekonomikoki sustatzerik bilatzen.

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Barcelona