• gels

Gelak fabrikatzean sortutako hondakinak ibilgailuen garbiketarako.

autoak garbitzeko gelakGelak formulazio erdisolidoak dira eta agente gelifikante aproposen laguntzarekin eratzen dira.

Kataluniako instalazio batean, gel-en fabrikazio prozesuak hondakin-efluente batzuk sortzen zituen eta hauek kudeatzaileari bidali baino lehen, lurrunketaren bidez kontzentratzen ziren. Efluentearen kontzentrazio prozesua instalazio osoaren energia kontsumoaren %15aren erantzule zen.

Gel-en ekoizleak, efluenteak beste industria edota zerbitzuetan erabiltzeko aukerak aztertu nahi zituen energia kontsumoa murrizteko eta aldi berean, bere ingurumenarekiko irudia hobetzeko.

Proiektuaren helburua.

Proiektuaren helburua efluentea kontsumitzeko gai izango ziren industria edo zerbitzu prozesuak identifikatzea izan zen, efluenteari bigarren erabilera bat emateko eta lurrunketa prozesuaren eta kontzentratuaren kudeaketa gastuak ekidin ahal izateko.

Efluentearen aplikazio posibleak.

Egindako lanari esker efluentea erabiltzeko bi aukera identifikatu ziren:

  • Kamioien, autobusen eta industria ibilgailuen garbiketa. Mota honetako ibilgailuen garbiketa bi faseetan banatzen da:
    • Aurregarbiketa.
    • Zikintasuna kentzea.

Efluentea, aurregarbiketarako erabiltzen zen ohiko produktuaren ordezkoa izan zitekeela ondorioztatu zen eta Bartzelona inguruan hori egin zitekeen 40 enpresa baino gehiago identifikatu ziren.

  • Kotxeen garbiketa.Aurreko kasuan bezala, efluentea aurregarbiketa faserako aproposa zela ikusi zen.

Efluentea aurregarbiketa prozesuan erabili zezaketen enpresa guztiek hurrengo baldintzak betetzen zituzten:

  • Aurregarbiketan efluentea erabili zezaketen xaboiak ordezkatzeko.
  • Urarentzako zirkuito itxiak zituzten.

Froga pilotua.

Proiektuaren baitan, arrakasta izan zuen froga pilotu bat egin zen: 25 litro efluente erabili ziren kamioien garbiketa prozesuan.

 

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Bartzelona.