Erabileraz kanpoko koltxoiak material berrietan bilakatu daitezke.

Sektorearen datuekin bat, espainiako biztanleek koltxoiak 12,6 urtero aldatzen dituzte higadura, hausturak eta formaren alterazioa bistakoak direnean. Hau dela eta, urtero mota eta tamaina ezberdinetako milioika koltxoi hondakin bilakatzen dira.

 

Proiektuaren helburua.

erabileraz kanpoko koltxoiak helburua informazio objektiboa lortzea izan da, hondakin instalazioetara heltzen diren erabileraz kanpoko koltxoien (EKK) berrerabilpena, birziklapena edota balorizazio energetikoa jorratzeak pena merezi duen jakiteko. Horretarako hauen motak, materialak eta jasotzen dituzten tratamenduak ezagutu behar izan dira. Proiektua EKK-etatik lortutako materialak berriro merkaturatzearen bideragarritasun tekniko eta ekonomikoaren analisian zentratu da.

 

Egindako lanak.

Beste jarduera batzuen artean, proiektuaren baitan hurrengo lanak burutu izan dira:

  • Erabileraz Kanpoko Koltxoien inguruan (motak, konposizioa eta materialen balorizazioa) Europan eta Estatu Batuetan egin diren azterketak bilatu.
  • Egun Erabileraz Kanpoko Koltxoiak jaso eta balorizatzen dituzten kudeatzaileei bisitak egin.
  • EKKak ireki eta aztertu hondakin instalazioetan.
  • Egun, Espainian saltzen diren edo Espainiako merkatuan sartzeko aukera duten koltxoiak osatzen dituzten materialen identifikazioa.
  • Koltxoien Espainiako merkatuaren eta sektorearen joeren analisia.
  • Hondakin instalazioetan kudeatzen diren EKKetatik lortu daitezkeen material motak eta kopuruak balioesteko lan hipotetikoak.
  • EKKetatik lortutako materialentzako aplikazio industrialak aurkitzea eta merkaturatzeko aukera balioestea.

 

0 Comments