EndOfPlastics: plastikoarentzako estrategia bat ekonomia zirkularraren baitan.

  • endofplastics
  • endofplastics
  • endofplastics

EndOfPlastics: plastikoarentzako estrategia bat ekonomia zirkularraren baitan.

EndOfPlastics proiektuaren helburua.

EndOfPlastics proiektuaren helburu nagusia gaur egun hondakindegietan amaitzen duten plastikozko hondakin-frakzioak, kontsumo masiboko plastikozko produktuak ekoizteko erabiltzea da.

Proiektua Europar Batzordeak aurkeztutako “Plastikoaren Estrategia Ekonomia Zirkular batean” estrategiarekin guztiz bat dator.

Proiektuak aztertuko dituen hondakin korronteak.

Proiektu honen menpe dauden frakzioetako material batzuk gaur egun hondakintzat jotzen diren arren – nahasketa izateagatik-, kalitate handikoak dira eta egokiak dira beste porduktu batzuen produkziorako lehengai gisa. Proiektua Euskal Autonomia Erkidegoko hondakin-plastiko batzuetan zentratuko da, hala nola PVCa, plastiko estirenikoak, poliamida eta jatorri ezberdinetako poliofelinak.

Balio katea eraikitzea.

Proiektuaren jarduera nagusietako bat, identifikatutako materialekin zein produktu ekoiztu ahal diren definitzea da, baita ekoizpen hori teknikoki zein ekonomikoki bideragarria izango den jakitea. Halaber, proiektuak hondakin hauek ekoizten dituzten enpresak, hondakinak material berrietan bihurtu dezaketen enpresak eta sortutako produktu berriak kontsumitu ditzaketen enpresak identifikatuko ditu.

Enpresa parte hartzaileak.

Eko-Rec enpresa poriektuaren buru da, garatutako formulen industria-bideragarritasuna probatuko du Andoaingo bere plantan, merkatuak eskatzen dituen zehaztapenak bebetzen direla frogatzeko.

Gaiker IK4 Zentro Teknologikoa arduratuko da garapen fasea bere plastikoen tratamenduko planta pilotuan egiteaz, plastikoen aurretratamendurako eta transformaziorako askotariko teknologia erabiltzen baitu.

Azkenik, Zicla arduratuko da poriektua kudeatzeaz. Halaber, garatutako materiala probatuko du bigarren mailako palstikoen trasnfromadoreen bere industria-sarean.

Proiektuaren finantzaketa.

endofplasticsEndOfPlastics poriektuak FEDER funtsen babesa izango du Ihobek antolatutako “ekoinnobazio poriektuak” deialdiaren bidez.

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Barcelona