EMOS: Stand-erako Elementu MOdularrak.

EMOS proiektua stand bateko muntaketaren sistema birziklatutako materialez fabrikatutako hiru dimentsioko atal ahokagarri batean oinarrituta ekodiseinatzeko grinaren etekina da eta, beste aldetik, paper-fabriketan sortutako PE eta aluminio hondakinak Tetrabrick ontzietako zelulosaren berreskurapenean industrian erabiltzea bilatzen du.

EMOS proiektuaren helburua.

EMOS proiektuaren helburua feria eta kongresuetan erabiltzeko zuzenduta dagoen eta elementu modularetan oinarriturik eta ingurugiroarekiko jasangarria den produktu berri baten garapena izan da. Helburu honek, beste helburu espezifiko batzuk ditu.

  • Erabiltzaileek eta bezeroek ( ferietako antolatzaileak, standetako arduradunak, etc.) eskatutako espezifikazio eta baldintza teknikoak betetzen dituzten produktu bat diseinatzea.
  • Industrian era erraz batean erabilgarria izan daiteken produkut bat garatzea.
  • Merkatuan eragin nabarmen bat izatea.
  • Prezioarekiko lehiakorra den produktu bat lortzea.

 

EMOS proiektuaren faseak.

Proiektuak bi fase ezberdin izan zituen:

  • Alde batetik, erraz muntatu eta desmuntatu ahal zen hiru dimentsiotako atal baten ekodiseinua eta garapena.
  • Bestalde, atal hori egiteko egokia izan ahal zen PE hondakinean oinarritutako industrializatu ahal zen material baten garapena.

 

Tetrabrik ontzietatik datozen hondakinak erabiliz material berri baten ekodiseinua eta garapena.

stand-etarako moduluakPapertegiek tetrabrick ontzietatik datozen hondakinetako zelulosa berreskuratzen dute eta polietileno eta aluminiozko hondakin bat osatzen dute; hondakin hau birziklatzeko oso zaila da, bi material hauen nahasketa dela eta. Aukera bat, hondakin hau plastikozko material gisa industrializatua izan daiteken galauts batean bihurtzea da, extrusioa, prentsaketa edo injekzioa erabiliz.

Proiektuaren alorrean, hondakina lehenik eta behin aglomeratu egin zen, eta gero extrusionatu egin zen industrian erabil eta tintatu zitekeen kolore griseko galauts bat sortzeko.

 

Stand-etarako moduluak garatu eta ekodiseinatzeko prozesua.

stand-etarako moduluakStand-etarako moduluak hurrengo premisak jarraituz ekodiseinatu ziren:

  • Lotura integratuak dituena.
  • Pilagarria dena.
  • Geometria ezberdinak sortu ditzakeena eta elementu grafikoak eduki ditzakeena.
  • Paletizablea dena.

Lan taldea eta finantzaketa.

stand-etarako moduluakProiektu hau ZICLA eta El Tinter empresek bultzatu eta garatu zuten, eta partzialki ACC1Ó-ren diru-laguntza baten bidez finantzatu zen.

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Bartzelona.