Egurbide: Ekonomia zirkularreko estrategiak hondakinen kudeaketa hobetzeko.

Aurrekariak.

Behargintza Basauri-Etxebarri-k bultzatutako proiektu orokorraren esparruan sektoreko 6 enpresek hartzen dute parte eta enpresa horien lehiakortasuna handitzeko, hondakinen kudeaketa hobetzea eta ekonomia zirkularreko estrategiak aplikatzea aukera gisa hauteman ziren.

Egurbide proiektuan ZICLAk garatutako lanak.

ZICLAk proiektu honetan parte hartu ahal izan du ingurumen-aholkulari moduan, izan ere, ibilbide luzea dugu hondakinak eta birziklatutako materialak balorizatzeko berrikuntzan eta ekonomia zirkularreko proiektuak garatzen. Egindako lana 6 enpresa parte-hartzeileen eta orokorrean sektorearen egungo egoeraren azterketa bat izan da, hondakinen kudeaketari dagokionez. Emaitza moduan hondakinen kudeaketaren hobekuntzarako proposamen zehtazak garatu dira ekonomia zirkularraren printzipioekin lerrokatuta sektore osoari transferitu ahal izateko.

Horrela, ZICLAk jarduera zehatz hauek garatu ahal izango ditu:

  • Enpresa parte-hartzeile bakoitzak sortutako hondakin motak eta jatorriak identifikatzea eta Basauri-Etxebarriko egurgintza sektoreak sortutako hondakin kopurua kalkulatzea.
  • Kudeaketaren hobekuntzarako alternatiba jasagarriagoak bilatzea ekonomia zirkularraren irizpideak jarraituz, hala nola, erosketa berdea, berrerabilpena, ekodiseinua edota balio katearen ingurumen trakzioa.
  • Hondakinen kudeaketarako hobekuntzarako eta ekonomia zizkularraren estrategiak aplikatzeko Plan baten proposamena Egurbide enpresetan aplikatzeko eta sektore osoari transferitu ahal izateko aukerarekin.

 

Finantzazioa.

egurbideProiektuak Behargintza Basauri-Etxebarri, enplegua eta lehiakortasuna sustatzeko eta hobetzeko udal zerbitzuaren finantziazioa jaso du.

 

 

 

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Bartzelona.