EcoService: Plastiko jasangarriak sortzera eta hauek euskal industrian sartzera bideratuta dagoen berrikuntza gune baten sorrera.

Europar Batzordeak automobilgintza bezalako sektoreetako produktuetan plastiko birziklatuaren gutxieneko ehuneko jakin bat erabiltzeko ezarri duen betekizuna dela eta, material mota honekiko eskaria esponentzialki handitu da. Gaur egun ez dago euskal industriaren eskari guztia asetzen duen kalitate oneko material birziklatu nahikorik eta honegatik, 2018an EcoService, Ekoberrikuntza proiektua hasi zen.

Proiektuaren helburua.

 Bi urteko iraupena duen EcoServicek, plastiko jasangarriak euskal industrian sartzeko berrikuntza gune bat sortu nahi du, plastiko birziklatuen balio-katearen traktore gisa jarduteko eta euskal enpresen artean material hauen eskaria bultzatzeko.

Proiektuaren ekintzak.

Proiektuak balio-katearen parte guztiak kontuan hartzen dituen zerbitzu-zorroa garatuko du EAEko plastikoen industriari eskaintzeko. Hau proiektua gidatzen duen GAIKER-BRTA Zentro Teknologikoak eta honi laguntza teknikoa ematen dion ZICLAk, beren jardueran zehar EAEn detektatu eta partzialki karakterizatu dituzten fluxu plastikoen eta proposamen berriko fluxuen trakzioaren bidez egingo da

Enpresa parte-hartzaileak eta finantzaketa. 

EcoService proiektua Basque Research and Technology Alliance(BRTA) erakundeko kide den GaikerTeknologia Zentroak zuzentzen du ZICLAren laguntza teknikoarekin.

 

EcoService proiektua Ihobek finantzatzen du, EBko FEDER programakofuntsekin batera.

 

 

 

 

 

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Bartzelona.