CRIC4Life : ekonomia zirkularrean oinarritutako negozio-eredu berriak.

  • CIRC4Life

CRIC4Life : ekonomia zirkularrean oinarritutako negozio-eredu berriak.

CIRC4Life: A circular economy approach for lifecycles of products and services“, ekonomia zirkularrean oinarritutako negozio-eredu berriak sortzeko eta ezartezeko bideratutako proiektua da, beren balio-eta hornidura- kateen bidez zerbitzu eta produktu jasangarriak garatzeko.

Negozio eredu berrien diseinua.

 

Proiektuaren baitan, ekonomia zirkularreko hiru negozio eredu espezifikoren diseinuak landuko dira:

  • Produktuak eta zerbitzuak sortzeko eredu bat,
  • Kontsumo iraunkorreko eredu bat, produktuak bizitzan zehar duen iraunkortasunaren jarraipena egiteko,
  • Birziklatzeko eta berrerabiltzeko eredu kolaboratibo bat.

Proiektuan garatuko diren ekonomia zikularreko negozio-eredu hauek, erabileraz kanpoko tablet elektronikoei aplikatuko zaizkie espezifikoki. Horretarako, ahalegina egongo da balio eta hornidura kateko ahalik eta aktore gehien inplikatzeko: azken erabiltzaileak, ekoizleak, ikertzaileak eta gizarte zibila.

Tableta elektronikoak CIRC4Life-rentzako erronka gisa.

Tableta elektronikoak kontsumitzaileen etxeetan ezkutatuta dagoen “altxor elektronikoa” osatzen duten hondakin nagusietako bat dira. Gailu konpaktuak dira, batzuetan prezio altukoak, oro har desmuntatze zailekoak, eta nahiz eta azken hamarkadan salmenta garratzitsuak izan dituzten, oraindik ez dira bilaketa puntuetara iristen maila handian. Birziklapen plantak bateriak kentzera behartuta daude, baina diseinuak zaildu egiten du gailuaren osagaien berrerabilpenerako edo remanufakturarako prestaketa. CIRC4Life-ek zailtasun horiek aztetuko ditu.

Hedapena.

Gainera, proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoko (EAR) hiru ikastetxetan egingo den kontzientziazio-lana garatuko du.

Proiektuaren emaitzen etorkizuneko ustiapena hondakin elektroniko mota guztietatra zabalduko litzateke.

Parte-hartzaileak.

Indumetal- Recycling, aparatu elektriko eta elektronikoen hondakinen (AEEH) kudeaketaren integralaren berrikuntza lider nazionala dena, proiektuan lankidetzan ari diren Europako 8 herrialdeetako 17 erakundeetako bat da eta Zicla-ren partaidetza du proiektua gauzatzeko.

Finantziazioa.

Proiektuak Europako Batzordearen H2020 programaren bidezko finantzazioa jasotzen du.

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Barcelona