Car Konpon: Akonomia zirkularra eta ekoberrikuntza automobil-tailerren lehiakortasuna hobetzeko.

  • car konpon

Car Konpon: Akonomia zirkularra eta ekoberrikuntza automobil-tailerren lehiakortasuna hobetzeko.

Car Konpon proiektuak, 2018 amaieran abiarazi zena, EAEko marka anitzeko ibilgailuen konponketa-tailerren lehiakortasuna hobetzea bilatzen du.

Car Konpon-en helburuak.

Car Konpon-ek ibilbide-orri bat diseinatzea du helburutzat, hurrengoak jasoko dituena:

  • Teknika eta teknologien proposamenak,
  • Negozio ereduen proposamenak,
  • Ekonomia zirkularreko eta ekoberrikuntzako estrategien proposamenak.

Tailerrei, haien sektoreko joera berriei aurre egiten laguntzeko asmoarekin.

Jarduerak Car Konpon proiektuan.

Proiektuak ekintza tekniko eta teknologikoak garatuko ditu hurrengo aspektuetan eragiteko:

  • Konponketa (ez bakarrik piezen ordezkapena)
  • remanufaktura,
  • teknifikazioa,
  • digitalizazioa,
  • elkar banatzea,
  • ezagueraren transferentzia.

Ekintzak Sopuertako San Viator zentroan eta auomobilgintzari lotutako lanbide-heziketarako unitate espezializatuak dituzten eta Tkguneren kide diren Euskadiko beste eskualde batzuetako zentro garrantzitsuetan gauzatuko dira praktikoki.

Azkenik, ekintza guztiak punta-puntako EAEko 10 tailerretan frogatu eta ezarriko dira. Horri esker, ibilbide-orri bat sortu ahalko da, EAEko teilerrei, bereizteko, lehiakorragoak izateko eta etorkizun hurbileko erronkei aurre egiten laguntza eskeiniko diena.

Enpresa parte- hartzaileak.

Proiektua Sopuertako San Viator zentroak zuzentzen du eta lankidetzan arituko da Lanbide Heziketari Aplikatutako Ikerketa eta Berrikuntzako Euskal Autonomia Erkidegoko Zentroarekin (TKnika), Econia ekoberrikuntzako eta ekonomia zirkularreko proiektuetan aholkularitza eta kudeaketa ematen aditutako enpresekin eta Ziclarekin, hondakinen berrikuntzan eta sektoreko estrategietan aditutako aholkularitza-enpresa moduan.

Finantzaketa.

Proiektu honek EGEF  funtsak jaso ditu “Ekoberrikuntzako proiektuak 2018” deialdiaren bidez. Deialdi hau Eusko  Jaurlaritzaren Ihobe sozietate publikoak antolatu du ZTBP 2020ko “Ekosistemak” aukera-nitxoko halburuak betetzen lagundu dezaketen proiektuak sustatzeko.

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Barcelona