• birziklatutako produktuak

Birziklatutako produktuen inklusioa eraikuntza lan exekutiboetan.

birziklatutako produktuakProiektu honen helburua gehienez INCASOL proiektu exekutiboen zenbat obra partidetan sartu zitezkeen birziklatutako produktuak, aplikazioek eskatutako kalitatea bermatuz, zehaztea zen.

Proiektuaren esparruan hornitzaileekin harremanetan jarri ginen honela produktu birziklatuen eskaintza eta produktu konbentzionalen eta birziklatuen arteko ezberdintasuna markatzen zuten ezaugarri teknikoak, errendimentua, dentsitatea, dosifikazioa etab. identifikatu ahal izateko.

 

 

Proiektuak honako zereginak eduki zituen:

  • Poriektuen obren partiden ikerketa proiektugile, eraikitzaile eta erabiltzaileekin.
  • Produktu birziklatuen identifikazioa.
  • Fabrikatzaile eta hornitzaileekin kontaktua. Informazio bilketa.
  • Produktuen fitxen sorkuntza. Hedapena.

Emaitzak.

Proiektuaren emaitza interesgarrienetako bat material birziklatuen barneratzearen prezioen partida eta baldintzetara moldatzea, hauei dagokien xehetasun teknikoen iklusioa adibidez.

Partiden definizioak honako hauek kontuan hartu zituen:

  • Material birziklatu posibleen identifikazioa eta aplikatuak izango ziren obren partidak.
  • Obra partiden deskribapena (dagoeneko existitzen zenarekiko ezberdintasunak baldin bazuden).
  • Partidaren balorizazio ekonomikoa (materialen prezioa, etekinak, etab.)
  • Partida gauzatzearen kalitatea bermatzea: entseguen identifikazioa, mugak, neurri maiztasuna …
  • Baldintza-Agiri Teknikoan barneratzeko partidaren egoera zehatzen deskribapena.
  • Partiden dokumentazio grafikoaren ekarpena (planoak, etab.)

Guzti hau aurrekontu programekin bateragarriak diren oinarrietan.

Tàrregako Boscarró Norte sektore industrialaren urbanizazio proiektua.

Behin “Tàrregako Boscarró Norte Sektore industrialaren urbanizazioa proiektuaren” aurrekontuen parte ziren partidak aztertuta, honen barne zeuden 259 partiden %35,9an (93 partidetan) produktu birziklatuek erabili zitezkeela ondorioztatu zen.

Finantzaketa.

Proiektua Kataluiniako Hondakin Agentziak eta INCASOL (Zoruaren Institutu Katalanak) finantzatu zuten.

birziklatutako produktuak

birziklatutako produktuak

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Bartzelona.