Birziklatuak erosteko sarea.

  • Birziklatuak Erosteko Sarea

Birziklatuak erosteko sarea.

Katalunia baliabide natural urriko herrialdea da eta behar dituen lehengaien eskaera hurbileko zein urruneko herrialdeei esker asetzen du. Horregatik herrialdean ekoitzitako hondakinen aprobetxamendua, puntu klabe bihurtzen da etorkizunera begira, bai jasangarritasun arrazoiengatik, zein arrazoi ekonomikoengatik.

Birziklatuak Erosteko Sarea2006aren bukaeran, Kataluniako Hondakin Agentziak udalerrien erakundeekin lankidetzan (Udalerri eta Eskualdeen Elkarte Katalana, Kataluniako Udalerrien Federazioa, Zerbitzu Hidraulikoen eta Hondakin Tratamenduaren Erakunde Metropolitarra) eta enpresa sektorearekin lankidetzan (Lanaren Sustapena, Pimec eta Kataluniako Kameren Kontseilu Orokorra) Birziklatuak erosteko sarea (XCR) sortu zuen kolaborazio hitzarmen baten bidez.
Urte hauetan zehar, Birziklatuak Erosteko Sarea produktu birziklatu, birizklagarri edota biodegradagarrien eskaintzaile eta eskatzaileen arteko elkartze puntu birtual bat izan da eta produktu hauen merkatua dinamizatzeko helburua izan du.

Proiektuaren helburua.

Proiektuaren helburu nagusia, Birziklatuak Erosteko Sarea eguneratzeko eta erabilgarria eta dinamikoagoa egiteko zer egin beharko litzatekeen aztertzea izan da, produktuen eskaintzaileen ikuspegitik. Horrela, sarean eskainitako produktuak gailentzea eta merkatuan posizio hobeak lortzea bilatu zen.

Birziklatuak Erosteko Sarea: eskaintzailearen perfila.

Gaur egun, eskaintzailearen perfila hurrengoak eskaintzen dituzten enpresengatik dago eratuta:

  • Produktu birziklatuak.
  • Produktu birziklagarriak.
  • Produktu biodegradagarriak.
  • Produktu birziklatu eta birziklagarriak.

Aldi berean, enpresak hurrengoen artean sailkatzen dira:

  • Produktu fabrikatzaileak.
  • Produktu banatzaileak.
  • Produktu fabrikatzaile eta banatzaileak.

Produktuaren emaitzak.

Proiektuari esker XCR sarean egin beharreko aldaketen proposamen bat garatu zen. Aldaketa horiek hurrengoekin izan zuten zerikusia:

  • Aspektu kontzeptualak.
  • XCR sarearen web-orrialdearekin lotutako irudi eta komunikazio aspektuak.
  • XCR sarearen aspektu praktiko eta operatiboak.
  • Aspektu ekonomiko eta finantza-aspektuak.

 

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Barcelona