• biomasse

Biomasa sortzeko Zentroa.

biomasaBaso jatorriko biomasa baso-ustiapenetatik dator, hauetan mantentze eta garbiketa lanak egiten direnean sortzen diren kimatze eta mozketetatik.

Talde honen barnean, baso-ustiapena lantzen duten industriek sortutako hondakinak sartzen dira ere bai (zerrategiak, lehen transformazioko industriak, egurrezko produktuen fabrikatzaileak, kortxo ekoizleak eta paper-pasta ekoizleak).

Proiektuaren helburua.

Proiektu honen helburua hondakin kudeaketarako enpresa batekin lankidetzen aritzea izan da, bere instalazioetan biomasa sortzeko zentro bat ezartzeko eta horrek dakartzan lizentziak lortzeko. Zentroak, Kantabriako Zoru Legearen eta Lurralde-Androlamendu Legearen NUR-ekin (Eskualdeko Hirigintza Arauak erderaz) bat etorri behar zuen.

Kudeatu beharreko landare-hondakinak.

Aurreikuspenen arabera zentro honek landare jatorriko hondakin ezberdinak kudeatuko ditu; kasu guztietan lignina duten materialak kudeatuko dira.

Hondakin garbiak.

  • Basoak garbitzearen ondoriozko hondakinak.
  • Kimatze hondakinak.
    • Udal-hondakinak.
    • Nekazal-hondakinak.
  • Baso eta egur industriaren hondakinak.
    • Txiribilak.
    • Soberakinak.
    • Zerrautsa.
    • Azala.
  • Bilgarri fabrikatzaileen enpresen hondakina.

Inpropioekin kutsatutako hondakina.

  • Eraikuntza hondakinak.
    • Kofratuak, bilgarriak, etab.
  • Eraisketa hondakinak.
    • Ateak, leihoen markoak, habeak, zutabeak, etab.
  • Altzari zaharrak.
    • Aulkiak, armairuak, apalategiak, taulak, etab.
  • Egurrezko bildukiak.
    • Kutxak, palet-ak, kaiolak, tiraderak, etab.
    • Saskiak, oinarriak, etab.
  • Bobinak.
  • Palet zaharrak.

Zentroak ez ditu creosota-rekin landutako egur hondakinak jasoko ezta bestelako produktu kimiko arriskutsuekin tratatutako egurrak ere.

Biomasa zentroaren ahalmena.

Espero da zentroa jatorri ezberdineko 800-1000 tona-urteko kopurua kudeatzen hasiko dela. Kalkuluen arabera, kopuru horren %5 inpropioak izango direla (metalak, beira, plastikoa, etab.) eta hauek dagokion moduan kudeatu beharko dira beste alde batetik. Hala ere, uste da zentroaren kudeaketa ahalmena era progresiboan haziko dela 5000 tona-urteko ahalmenera heldu arte.

Biomasa ekoizteko prozesua.

Landare hondakinak aztertuak izango dira zentrora ahalik eta inpropio gutxien sartzen direla ziurtatzeko eta hondakinak jatorria eta helmugaren arabera sailkatzeko. Ondoren txikitu egingo dira tamaina ezberdineko partikuletara bihurtzeko, 0,5 eta 5cm tartean. Jarraian zinta eta pala garraiatzaileen bidez lehortze prozesuan sartuko dira, hau giro tenperaturan egingo da. Behin lehortuta, materiala kamioietan garraiatuko da lehengai edo erragai moduan kontsumituko duten industrietaraino.

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Bartzelona.