Material birziklatuz egindako bermikonpostagailua.

Zizareen bidezko konpostajea, etxean edo lorategian sortutako hondakin organikoetatik kalitate altuko ongarri ekologikoa lortzeko modu bat da; ongarri edo konpost honi bermikonposta deitzen zaio. Hondakin organikoen deskonposizioa zizareek egiten dute eta horretarako baldintza jakin batzuk eta edukiontzi egokia behar da. Ez da espazio handi bat behar, hare gehiago, bermikonpostagailua espazio txiki batean jarri daiteke eta pisu batean, balkoian, terrazan edota patioan funtzionatzeko pentsatuta dago.

Terra Fundazioa.

Terra Fundazioaren helburua ingurumenarekiko erantzukizuna sustatzea bilatzen duten ekimenak bideratzea eta bultzatzea da. Horrela, Terra Fundazioak “aldaketa txikiak ahaltsuak dira” lelopean egiten du lan.

Bermikonpostagailua.

Terra Fundazioak bermikonpostagailuaren proiektua eskatu zion ZICLA®-ri hurrengoak lortzeko:

  • 65 x 40 x 40 zm inguruko edukiontzi baten diseinua eta garapena, aireztapena ahalbidetzeko zulo tzikiekin eta barne espazioa banatzeko sare bat jartzeko aukerarekin.
  • Konpostagailua egiteko material birziklatu eta birziklagarri baten identifikazioa.
  • Lanak egiteko teknologia eskuragarrien artean egokiena hautatzea.

Materiala eta teknologia.

bermikonpostagailuaErabili beharreko materiala eta fabrikaziorako prozesu eta teknologiak bi aldagaiek baldintzatu zituzten. Edukiontziaren forma eta kostua; azkeneko hau ahalik eta txikiena izan behar zuen.

Hurrengoak bezalako aukerak aztertu ziren:

  • Plastiko birziklatuzko oholak.
  • Pneumatikoen kamarak.
  • Poliuretanozko oholak.

Azkenik plastiko birziklatuzko oholak aukeratu ziren erabilgarritasun handiagatik, prezioagatik eta kolore aukeragatik. Ohol hauek plater beroko prentsatan egiten dira, neurri ezberdinak ahalbidetuz.

Prototipoa.

Proiektua plastiko birziklatuz egindako prototipo baten fabrikazio fasera heldu izan zen.

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Bartzelona.