Bartzelonako Marroc kaleak bidegorri berria estreinatu du, ZICLA®-ren Zebra® | Zero bereizgailu berriekin.

PROIEKTUAREN IZENA: Marroc kalearen urbanizazioa
HIRIA: 22@ Bartzelona
KOKAPENA: Marroc kalea
INSTALAZIO-EGUNA: 2020ko urtarrila

 

Bartzelonako Marroc kalea duela gutxi urbanizatu den bide bat da. 22@ Barrutiaren iparraldeko sektorean kokatua dago, zeina gorakada bat izaten ari den, bizitegi-eraikinak eta bulegoak eraikitzeari esker. Bartzelonako Udala bizikletentzako azpiegitura moderno bat ematen ari da eremu horri, barrutiko biztanle eta langile berriak jasotzeko.

Proiektuaren beharra eta helburuak.

Bartzelonako Udalak Marroc kalearen urbanizazio-proiektu handi bat egin zuen 2018 amaiera eta 2020 hasiera artean. Josep Pla eta Puigcerdà kaleen arteko hiru tarte urbanizatzean oinarritu zen proiektua, Poblenou auzoan, zeintzuek antzinako eraikinek eta erabilerarik gabeko lokalek oztopatuak zeuden. Esku-hartze hau 22@ barrutiko Azpiegituren Plan Berezian aurreikusita zegoen.

Hiriaren gune honetan, geroz eta jarduera ekonomiko handiagoa dago, eta auzoko langile eta bizilagun berrien mugikortasun-beharrek bizikletarentzako azpiegitura moderno bat ezartzea eragin zuen. Sortu berria den bide bat denez, diseinu-irizpide handienak ditu, hala nola, espaloi zabalak, atseden-guneak, kalitatezko argiztapena eta gainontzeko trafikotik bereizita dagoen bidegorria.

Proposatutako irtenbidea.

ZICLA bidegorri Bartzelonako Marroc kaleak bidegorri berria estreinatu du, ZICLA®-ren Zebra® | Zero bereizgailu berriekin. 1Sortu berria den bide bat denez, proposatutako irtenbideak diseinu-irizpide handienak ditu, hala nola, espaloi zabalak, atseden-guneak, kalitatezko argiztapena eta gainontzeko trafikotik bereizita dagoen bidegorria, Zebra® 13 | Zero erabiltzaileei segurtasuna bermatzen dien bereizgailuekin.

Bereizgailu berri hauek kontsumo ondorengo plastiko birziklatuarekin eginak daude oso-osorik, horri esker, hauek utzitako ingurumen-arrastoa asko murrizten da.

Zebra® familiako Zero lerroa honako bereizgailuek osatzen dute:

  • Zebra® 13 | Zero,
  • Zebra® 9 | Zero.