Iturria: ZICLA.

Bartzelonako Marqués de Argentera Hiribidean bidegorriak eta autobus-geltokiak elkarrekin daude.

PROIEKTUAREN IZENA: Autobus-geltokien egokitzapena
HIRIA: Bartzelona – Espainia
KOKAPENA: Marqués de Argentera Etorbidea
INAUGURAZIO-EGUNA: 2016ko ekaina

 

Bi noranzkodun zirkulazioa duten etorbideetan bidegorriak eraikitzeak autobus-geltokiak dauden puntuetako gatazka konpontzeko irtenbideak bilatzera garamatza.

Autobus-geltoki batek eta bidegorri batek topo egiten dutenean, pasabide bat ezartzen da, oinezkoen eta txirrindularien arteko gatazkan, bizikletadunek lehentasunik izan ez dezaten. Txirrindularien eta oinezkoen arteko gatazka-eremuan arrapalak eraikitzen dira (nibelean) eta pasatzen uzteko seinaleak marrazten dira, txirrindulariei zuzenduta. Bizikletariei bidegurutzean lehentasunik ez dutela adierazteko ohartarazpen-neurri gisa, xake- edo dama-taula itxurako bideko seinale bat ezar daiteke. Pasatzen uzteko bideko seinale bat ere ezartzen da, txirrindulariei zuzenduta.

Proiektuaren beharra eta helburuak.

Proiektua justifikatu zuten oinarrizko beharretako bat Marqués de Argentera Etorbideko bidegorria (Frantziako geltokitik pasatzean) eta bide horretako autobus-geltokien arteko bizikidetza beharra izan zen.

Proposatutako irtenbidea.

ZICLA Autobus-geltokien egokitzapena Bartzelonako Marqués de Argentera Hiribidean bidegorriak eta autobus-geltokiak elkarrekin daude. 1Proposatu zen jarduera ZICLAren Vectorial® sistemako bi plataforma eraikitzea izan zen, T itxurarekin, erantsitako irudiko gisakoak. Vectorial® sistemako konfigurazio honek bidegorriaren eta autobus-geltokiaren arteko gatazka modu erraz batean konpontzeko aukera ematen du. Espaloiaren eta itxaroteko plataformaren arteko zubi gisa dagoen espazioa pintura zuriz margotutako dama-taula baten bidez adierazten da. Dama-taula honek bertan egoteko debekua adierazten du (ez oinezkoa, ezta txirrindularia ere), baina oinezkoak bizikletadunaren aurrean lehentasuna duela ulertzen da.