BalidECU proiektuak Erabileraz Kanpoko Ibilgailuen (EKI) Motorraren Kontrolerako Unitateen (ECU) remanufaktura eta ziklo itxiera sustatzen du.

  • BalidECU

BalidECU proiektuak Erabileraz Kanpoko Ibilgailuen (EKI) Motorraren Kontrolerako Unitateen (ECU) remanufaktura eta ziklo itxiera sustatzen du.

BalidEDU proiektuak Motorren Kontrolerako Unitateen (Engine Control Unit edo ECU ingelesez) ziklo itxiera bultzatuko du eta gailu hauen remanufakturan oinarritutako negozio lerro berri bat garatzea bilatuko du, baita berreskuratu ezin diren unitateak birziklatzeko bideragarritasuna frogatzea da.

Erabileraz kanpoko ibilgailuak, material eta teknologia baliotsuen iturri.

Bizitza amaieran dauden ibilgailuak, edo Erabileraz Kanpoko Ibilgailuak (EKI), material eta teknologia baliotsuen iturri oso garrantzitsuak dira eta hauek berreskuratzea oso onuragarria sortatu daiteke, bai arrazoi ekonomikoengatik zein ingurumenaren aldetik. Gaur egun, ibilgailuan osatzen dituzten material eta osagarri gehienak txatarra moduan edo hondakindegian amaitzen dute zatikatzearen fakzio arina (edo FLUFF)aren bidez. Honetaz gain, kontutan hartu behar da ibilgailuek geroz eta plastikozko osagarri eta gailu elektroniko gehiago dituztela eta honen ondorioz, EKI-en tratamendua zeharo aldatuko dela hurrengo urteetan, osagarrien eta materialen berreskurapenean eta remanufakturan oinarritutako kudeaketa jasangarriago baten alde.

ECU-ak eta bere remanufaktura.

Konkretuki, ibilgailu baten barruan baliagarriak izan daitezkeen osagarrien artean, Motorraren Kontrolerako Unitateak daude. ECU-ak gure ibilgailuen motorren burmuinak dira, erregaiaren injekzioa edo dutze denboraren kontrolaren arduradunak direlarik, eta bariagarritzat hartzen dira bai teknologiaren aldetik, bai barnean dituzten material preziatu edo arraroak direla eta, hala nola, Litioa (Li), Platinoa (pt) edo Rodioa (Rh), adibidez. Arrazoio hauengatik, ECU-en remanufaktura kontutan hartzeko aukera bat da.

BalidECU proiektuaren helburuak.

Lanteko Berria, ibilgailuen sektorearekin lotutako hondakinen bilketa, transferentzia eta berreskurapenean aditutako enpresa, proiektuaren burua da eta hurrengo helburuak bilatuko ditu:

  • Ibilgailuaren balio katean, remanufaktura eta berreabilpenarekin lortutako lerro berri bat garatzea ECU-en berreskurapenean zentratuta eta hauen bilketa eta osteko salmenta ere barne hartuz.
  • Ibilgailuetako ECU-en zikloa itxi, hondakin hauen material baliotsuen erauzketa eta birziklapena ahalbidetuko duen birziklapen lerro baten bidez.
  • Material baliotsuak txatarra paketetik banatu, hauen upcycling-a eginez hondakinen hierarkiari jarraiki.

Enpresa parte-hartzaileak.

Lanteko lidergoan izateaz gain, proiektuan beste enpresa batzuek hartuko dute parte, hala nola:

  • Indumetal Recycling, gailu elektriko eta elektronikoan hondakinetatik (GEEH) eratorritako materialen birziklapenean eta txatarra konplexuen kudeaketan aditutako enpresa.
  • Econia Empresarial, ibilgailuaren sektorean, ingurumenean eta hondakinetan aditutatko aholkularitza enpresa.
  • Zicla, ekonomia zirkularrean, berreskuratutako materialen aprobetxamenduan eta balio katearen ingurumen trakzioan aditutako aholkularitza enpresa.

Finantzazioa.

BalidECUBalidECU proiektuak diru laguntza jaso du Ihobek, Ingurumen kudeaketarako Eusko Jaurlaritzaren Herri Baltzuak, FEDER funtsen bidez antolatutako “Ekonomia Zirkularra Frogatzeko Proiektuak” 2017ko deialdiaren bidez.

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Barcelona