REURBANO.

  • altzari urbanoak

REURBANO.

Altzari urbanoak hirietan berrerabiltzen.

Hirietan aldatzen diren altzari urbanoak produktu berrietan bihurtu daitezke hiri berdinarentzeko zein beste batzuentzako. Udaletxetako biltegietan altzari urbano zaharkitu edo apurtuak pilatu ohi dira eta hauek askotan bigarren bizitza bat izan dezakete.

REURBANO proiektua hurrengoetan oinarritzen da:

  • Udaletxe batean aurki daitezken erabileraz kanpoko altzari urbanoak identifikatzea.
  • Hauek birgaitzeko eta berrerabiltzeko dauden aukerak aztertzea.
  • Elementu hauek berreskuratzeko aukera balioztatu, funtzio berdinarekin edo beste bat izan dezaten.
  • Elementu berria diseinatu eko-diseinuaren oinarriak errespetatuz.
  • Ekintzaren bidegarritasun ekonomikoa aztertzea.
  • Proiektuan gizarteratze enpresa lokalak barneratzeko aukera balioztatzea.
  • Azken produktua merkaturatzeko banaketa kanal onenak identifikatzea.

Proiektuaren emaitzak.

Proiektuaren emaitzak hurrengoak dira:

  • Ingurumen aldetik: udalerri bateko altzari urbanoei bigarren bizitza bat ematea.
  • Gizarte aldetik: gizarteratze enpresa lokalak proiektuan barne hartzea.
  • Komunikazioa: udalek haien altzari urbanoen bizitza nola luzatzeko eta modu horretan, ekonomia zirkularra bultzatzeko adibidea.

Aipamena.

altzari urbanoakREURBANO proiektua Kataluiniako Generalitat-aren Birziklapenerako Diseinua Sariaren VI edizioan aipatua izan zen estrategien kategorian.

Seat&Light eserlekua: REURBANO kasu bat.

Seat&Lights argia duen eserleku bat da eta udalerri bateko argiteria zaharrekin eginda dago. Berriztapen prozesua gizarteratze enpresa baten eskutik burutu zen eta farola zaharrak produktu barritzaile batean bihurtzea ahalbidetu zuen, bigarren bizitza bat eskainiz eta komunikaziorako mezu ahaltsu bat lortuz.

  • Luminarias usadas recuperadas

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Barcelona