• altzari proiektua
  • Moble i Equipament

ALTZARI: Balio katearen trakzioa eko-berrikuntza metodologia moduan Altzari eta Ekipamenduaren sektorean.

ALTZARI proiektua: honen helburua, ingurumenarekiko jarduera hobetzea eta ekoinnobazioa sustatzea da Euskadiko Altzari eta Ekipamenduaren sektorean hurrengo jardueren bidez:

  • Erosketa berdearen bultzatzea eta bideratzearen bidez.
  • Tarteko agenteen arteko gardentasuna bultzatuz eta ingurumen praktikak eta gizarte-erantzukizuna hobetuz.
  • Bizi zikloaren ikuspegia integratuz.
  • Balio kateko enpresen ingurumen praktikak hobetuz.

Proiektua Habic-ek (Ekipamendua, Egurra eta Diseinuaren Sektorearen Kluster Elkartea) gidatu du, Plasticos Alai, Irurena, Burdinola, Elkor, Maderas Urkia, Eun Group eta Icaza enpresen parte hartzearekin eta IK ingeniaria eta ZICLA® enpresen lankidetzarekin.

Altzarien eta Ekipamenduaren balio katea.

Altzarien eta Ekipamenduaren sektoreko balio katearen partaideak hurrengoak dira:

  • Lehengaien hornitzaileak.
  • Ekipoen hornitzaileak.
  • Fabrikatzaileak.
  • Banatzaileak.
  • Altzari eta ekipamenduen erosle handiak.

Altzari proiektua aurrera eramateko erabilitako metodologia.

altzari proiektuaAltzari proiektua, Euskadiko Altzari eta Ekipamenduaren sektorean, gaur egun dagoen balio katearen karakterizazioarekin hasi zen, arreta materialetan, erabilitako energian, bizi zikloaren amaieran eta bestelako baliabideetan jarriz. Enpresa parte-hartzaile bakoitzaren papera aztertu da jakiteko zein den balio kateko gainontzeko enpresengan duen ingurumen trakziorako ahalmena.

Guztiarekin, gaur egun sektore honetan zein ingurumen trakzioa maila dagoen eta zergatik gertatzen den aztertu da eta hurrengo web plataforman bildutako ebaluazio metodoa garatu da.  Plataformaren bidez, erabiltzaileek haien erosketak ingurumen irizpidetan oinarrituz egin ahal dituzte, hau da, erosketa berdea.

Kontutan hartutako ingurumen eta gizarte irizpideak.

Garatutako metodoa zenbait ingurumen eta gizarte irizpideen aplikazioan oinarrituta dago:

  • Produktuaren kudeaketa: materialak, produktuaren erabilera, bizitza amaiera, ekodiseinua…
  • RSC kategoriak: langileen segurtasuna eta osasuna, gizartearekiko konpromisoak, komunikaziorako politikak.
  • Ekoizleen kudeaketa: irizpide sozialak eta ingurumen irizpideak.
  • Enpresaren kudeaketa: ingurumena, energia, ura, hondakinak, emisioak eta ekonomia zirkularra nola kudeatzen den.

Finantzaketa.

altzari proiektuaALTZARI proiektua Europako FEDER programak finantzatu du Ihoberen bidez, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Kudeaketarako Herri Baltzua, bere 2016ko Eko-berrikuntza Proiektuen programaren barnean.

 

 

.

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Bartzelona.