• àrids reciclats

Agregakin birziklatuen gehiketa hormigoi aurrefabrikatuen fabrikazioan.

Proiektu honek agregakin naturalen zati bat eraikuntzaren eta eraispen-hondakinetatik datozen birziklatutako agregakinengatik aldatzearen bideragarritazun tekniko eta ekonomikoa aztertzea zuen herburu.

Helburua, euren ezaugarri tekniko, estetiko, anbiental eta kostuari dagokienez, produktu hauen merkatuan toki abantailatsu batean kokatzeko gai diren hormigoi aurrefabrikatuak lortzea da.

Proiektuaren helburuak honako hauek izan ziren:

  • Hormigoi aurrefabrikatuen produkzio industrial prozesuan agregakin birziklatuak duen bateragarritasuna aztertzea.
  • Agregakinen aurre tratamenduen beharra zehaztea.
  • Fabrikazio prozesuan egon daitezken bariazio posibleak eta honekin batera doazen aldaketak igartzea (praktikak, taldeak, gehigarriak, etab.)
  • Fabrikatutako piezen karakterizazio parametroen ezbertintasunak frogatzea.
  • Aurrefabrikatuen fabrikazioan agregakin birziklatuak erabiltzearen bideragarritasun ekonomikoa ikertzea.

 

Hormigoizko eta zeramikazo agregakin birziklatuak.

agregakin birziklatuak

Agregakin birziklatu dosifikazio ezberdinekin egin zen lan. Lortutako emaitzek aurrefabrikatuei gehitutako agregakinen pisuaren %aren eta pieza hauen konpresioarekiko, urratzearekiko eta higidurarekiko erresistentziaren, eta piezen ur xurgapenaren arteko harreman estua nabarmendu zuten.

 

 

Proiektuaren ondorioak.

Azkenean, espezifikazio egokiak betetzen zituzten agregakin birziklatuekin sortutako hormigoi aurrefabrikatu lerro bat garatzea lortu zen.

Proeiktuaren ondorio nagusiak honako hauek izan ziren:

  • Ikuspuntu tekniko batetik bideragarria da agregakinaren zati handiena (legarra) ordezkatzea, honako hau kontuan hartuta:
    • uraren xurgatze mailan eragina izan dezakeen agregakin finen agerpena.
    • erabileraren momentuan materialaren hezetasuna hormigoiaren gogorketa prozesuak arazorik edukiko ez duela ziurtatzeko.
    • porlanaren eta uraren arteko harremanak kalterik ez jasatea.
  • Agregakin finak (hartxintxa edo area) agregakin birziklatuekin ordezkatzea ez da komenigarria, ur xurgapen arazoak sortu ditzake eta.
  • Aurrefabrikatutako hormigoizko produktuak duen agregakin birziklatuen gahienezko dosifikazioa, sortu nahi den piezaren eta ordezkatu nahi den agregakinaren areabera aldatzu joango da.
  • Fabrikatzaileek gomendatzen dituzten piezan honako hauek dira:
    • armatu gabeko piezak (zintarriak, lauzak, galtzada-harriak, etab.).
    • itxiera vertikala duten plakak nahiz eta etorkizuenean edozen produktu aurrefabrikatuetan ezarri ahalko den, merkatuak baimendu bezain laister.

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Bartzelona.