Material eta produktu birziklatuetan bihurtutako hondakinak.

 

Zer egiten dugu.

Enpresak eta erakundeak hondakinetako balorizazioan aholkatzen ditugu.

Material eta produktu berriak garatzen ditugu hondakinetatik abiatuta.

Egunero hiriek eta bertako jarduerek, milaka hondakin tona sortzen dituzte, eta birziklapen ezaren ondorioz, hauek zabortegietan bukatzen dute. Honela, balio handiko baliabide asko alferrik galtzen dira, eta gainera, material berri asko erauzten dira gure planetatik, hauetatik asko berriztagarri ezinak. Baina gauzak aldatzen ari dira, eta pixkanaka Ekonomia Zirkularraren bidea irekitzen hasi da. Hau, baliabideen zikloan ardaztuta dago, eta berrerabilpenean, konponketan, birfabrikazioan eta material eta produktuen birziklapenean oinarriturik dago; material berrien erabilera alde batera utziz.

Zicla, produktu birziklatuak sortzen dituen enpresa bat da, eta Ekonomia Zirkularrarekin konpromezu handia du. Hirietan eta hirien jardueran sortzen diren hondakinen balorizazioan lan egiten dugu. Gaur egun, nahiz eta hondakin hauek balorizazio potentzial handia izan, zabortegietan bukatzen dute. Hondakin hauek, industrian, herrietan, zerbitzuetan, etab. sortutakoak izan daitezke, baina denek ezaugarri bat dute komunean: alferrik galdutako baliabideak dira.

Hondakin hauen diagnostiko tekniko eta ekonomiko bat egiten dugu, eta industriaren parean hauen eraldaketa prozesua diseinatzen dugu, prezio eta kalitate onena eduki dezaten. Industriarekin lan egiten dugu, bai hondakinetatik datozen material berriak diseinatzeko, baita hauek prozesu industrialetara egokitzeko berrikuntza kontuan hartuz, honela bigarren mailako material berri bezala onartuak izan daitezen.
Azkenik, material berri hauen erabileran oinarrituriko negozio aukeretan lan egiten dugu, eta produktu birziklatuetan eraldatzen ditugu, hirietako segurtasuna, irisgarritasuna etab. hobetu ahal izateko.

Honela, Ziclan balio proposamen bat eskaintzen diegu hirietan sortutako hondakinei, eta gure proiektuei esker, hondakin hauek hirietara konponbide jasangarri moduan itzultzen ditugu, Ekonomia Zirkularraren markoaren barruan.

    FENIX Proiektua: Tresna Elektriko eta Elektronikoen Hondakinetatik datozen plastiko estirenikozko lehengai berri baten garapena.

    Tresna Elektriko eta Elektronikoen Hondakinak. Tresna Elektriko eta Elektronikoen Hondakinak geroz eta gehiago handitzen ari[…]

    • residuos de etiquetas
    • residuos de etiquetas
    • residuos de etiquetas

    Etiketen hondakinen industriaren balorizazioa.

    Etiketen fabrikazio indsutriak Espainian urtero 16.000 tona hondakin sortzen ditu. Proiektu honen helburua etiketen industrian[…]

    • stand-etarako moduluak

    EMOS: Stand-erako Elementu MOdularrak.

    EMOS proiektua stand bateko muntaketaren sistema birziklatutako materialez fabrikatutako hiru dimentsioko atal ahokagarri batean oinarrituta[…]

    • hiri altzari ekodiseinatua
    • hiri altzari ekodiseinatua
    • hiri altzari ekodiseinatua

    Hiri elementuen ecodiseinua.

    Sei hiri altzari elementuen diseinua, haien bizi-ziklo osoan irizpide jasangarriak jarraituz. Proiektuaren helburua hiri-altzariko sei[…]

    • reciclar capsulas de cafe
    • residuos captulas de cafe nespresso
    • capsulas nespresso reciclar

    Kafe-kapsulen hondakinak.

    Industriarako galauts eran kafe-kapsulen balorizazioa. Proiektuak kafe-kapsulak bereizita jasotzen badira kalitate handiko materialean eraldatu ahal[…]

    Erabileraz kanpoko kable elektrikoen balorizazioa.

    Erabiltzen ez diren kable elektrikoetatik datozen plastikozko hondakinen erabilera industrian. Proiektuak kable elektrikoak ekoizteko erabiltzen[…]

    • big bags
    • big bags

    Big Bag zakuen hondakinak.

    Big Bag zakuen hondakinen balorizazioaren azterketa teknikoa eta ekonomikoa. Proiektuaren helburua big bag sakuen hondakinen[…]

    Ingurumen kalitatea bermatzen duen Bereizgarriaren mailen garapena.

    Ziclak 2005etik Kataluniako Generalitatearen Ingurumen Kalitatearen Zuzendaritza Nagusiarekin elkarrekin lan egin du Ingurumen kalitatea bermatzen[…]

    • sewage sludge treatment
    • boues de stations d’épuration urbaines

    Udal araztegietan sortutako lokatzen errekuntzako errautsak hormigoia egiteko.

    EDAR-etan sortutako lokatzen errekuntzako errautsen balorizazioa hormigoia egiteko. Proiektua hormigoiaren osagaietako bat, area, ordezkatzeko burutu[…]

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Barcelona